Sarrera
Nortzuk gara Inprimatu E-posta

Animalientzako Tratu Etiko baten aldeko Elkartea (ATEA) 1994. urtean sortu zen, estatu Espainiarrean mugimendu honen aintzindari izandako Animalien Eskubideen Babeserako Elkartearen  (ADDA) euskal ordezkaritza osatu zuen pertsona talde baten eskutik. 

ATEA, egun, 70. hamarkadatik gaurdaino sortu diren  talde animalista askoren artean aurkitzen da. Bere sorreratik gaurdaino, elkartea komunikabide ezberdinekin harremanak lantzen eta giza espezieak gainontzeko animalienganako erakusten duen oldarkeria salatzen espezializatu da. 


Erakundea osatzen dugunok, gizakiak gainotzeko animaliei eragiten dien edonolako bortxakeria, bidegabekeria edo/eta  arrazoirik gabeko esplotazioaren kontra dihardugu. Bidegabekeria hauek jasan ohi dituzten animaliak, bai mina, bai sufrimenduarekiko sentiberak dira. Gizakiok, gure ekintzak epaitu ditzakegun neurrian, moralki urkoaren sufrimentua ekiditera behartuta gaude, bai “gizakia” zein “animalia” izan.

 

Animalien eskubideen alde aritzen garenok eginbide hau aukeratu dugu biktimak errugabeak eta  babesgabeak direlako. 

 

Image

 

Ideologia animalistak, sarritan, gizakien sufrimenduarekiko sentsibilitate urria duela esan ohi da. Uste hau, iraingarria izateaz gain funts gabea dela esan daiteke. Izan ere, gauza bere pentsa genezake haurrekiko (agian babesgabe eta xaloak izateagatik) ardura dagertzatenei buruz, alegia, pertsona heldu zein adinekoak mesprezatzen dituztela. Egia esan, animalistek gizarteak orohar duen baino sentsibilitate humanitario arrunt handiago erakusten dute. Izan ere, gutariko askok animaliekiko arreta hau gure ikuspuntu etikoaren zabaltze gisa ikusten dugu.

 

Ildo honetatik, animalistok ere, maila pertsonalean, heriotz zigorra, tortura, biziarteko kartzel-zigorra eta esklabutzaren aurka agertzen gara biktimak giza espeziekoak direnean. Ondorioz, ATEAk publikoki eta ofizialki adierazi nahi du edonolako bortxakeriarekiko mespretxua, biktimaren generoa, gizarte maila, espeziea, sexu joera eta ideologia politikoa edozein dela ere. Hortaz, hautazko diskriminazioan oinarritutako edozein bortxakeria gaitzesten dugu. 

 
Gure lana Inprimatu E-posta

Hasierako egitasmo estrategiko baten parte ez bazen ere, ATEAk denboran zehar tesi animalisten hedatzera bideratu du bere egitekoa.

 

Egungo gizartean animaliak gure erabilera eta gozamenerako daudenaren ideia bultzatzen da, alegia, hauen interes eta beharrak kontuan ez hartzea zilegitzat jotzen da. Kultura gertakari hau ikusirik, gure helburua jendearen pentsakera aldatzean datza. Horretarako informazio zehatz eta objektiboa funtsezkoa da.

 

manifa 

 

 Orokorrean, animaliek pairatzen duten egoeraren salaketa edo/eta kontzientziaziora bideratutako edozein estrategia, ekintza edo lan baliagarri izango da. 

 

Bestelako ekintzen artean/Entre otras actividades:

 

· ATEAk hitzaldiak eman eta mahai inguruetan parte hartzen ditu, erakusketak egiten, protesta gutunak bidaltzen, gai ezberdinen inguruko liburuxkak argitaratzen eta kalean mahai informatiboak ezartzen ditu. 

 

· Hiru hilabetean behin bazkideei zuzenduriko Informazio Boletin bat argitaratzen du. Bertan elkarteak gauzaturiko egintzak biltzen dira.

 

· Beste talde animalista batzuekin elkarlanean dihardu  kanpainak eraginkorragoak izan daitezen.

 

·Gai zehatzen inguruko adierazpenak egin eta prentsaurrekoak ematen ditu.

 

· Prentsarekin lan egiten du hainbat iritzi artikulo aurkeztuz, eta baita erakunde ezberdinekin ere, animalia eta pertsonen arteko gatazkak konpontzeko ideiak emanez.

 

· Giza espezieak animalienganako erakusten duen bortizkeria jasotzen duten hainbat bideo, irrati saio, eta prentsa artikulo biltzen ditu Dokumentazio Gune bat osatzeko. Honela, urteetan zehar, ATEA gai animalisten inguruko liburutegi aberatsa sortzen joan da.

 
Zer gara (eta zer ez) Inprimatu E-posta

Ideologia animalistaren mugak zeintzuk diren ezarri eta honen inguruan egiazko informazio bat izateko, komenigarria da  ATEA bezalako elkarte bat zer den eta zertan datzan egoki azaltzea. Izan ere, sarritan gure ideiekin zerikusi gutxi duten sentipen mota edo/eta elkarteekin lotzen gaituzte. Zentzu honetan, zer garen eta zer ez argitzea garrantzizkoa dela iruditzen zaigu. 

 

· ATEA talde animalista bat da. Animalienganako “interesa” agertzen dugu mina senti dezaketen izakiak direlako, alegia, sufritzen dutelako. Animaliekiko tratu txarrak moralki onartezinak direla deritzogu. Animalistok uste dugu neurri bereko samin eta larriuneek ondorio berdinak dauzkatela, hau pairatzen duen espezie biologikoa edozein izanda ere. 

 

 Funtsean, elkarte humanitarioengandik bereizten gaituen bakarra gure arreta eskaintzen diogun norbanakoa edo taldea da.

 Image

· ATEA ez da elkarte ekologista ez kontserbazionista. Hare gehiago, aipatu taldeek defendatzen dituzten tesiak sarritan animalistenekin kontrajartzen dira. Gure arreta, espezieei baino, nagusiki banakakoei zuzendua dago, hauek baitira sufri dezaketen izakiak. Alegia, berdin arduratzen gaitu arrano inperialak jasandako erasoak zein baserriko oiloak jasandakoak. Ondorioz, animaliekin zerikusia izan dezaketen  gainontzeko kezka moralen aldean, idelogia animalistak animaliak banakako bezala ikusten ditu. Izan ere, sufrimendua norbanakoak soilik jasaten duen sentipena da,  eta gure oinarria zentzugabeko samina ekiditea da. Gure filosofia ulertzeko erakunde humanitarioek egiten duten lanaren inguruko analogia bat erabii dezakegu. Erakundeok norbanakoen eskubideen alde egiten dute, taldearen estatusa (amazoniako indio taldea esaterako) lehentasunezkotzat jo gabe.

 

Hasierako baieztapenaren inguruan, zehaztu beharra dago, gure pentsaerak ez dituela ideia ekologista-kontserbazionista baztertzen. Izatez, animalista gehienek ingurumenarekiko ardura eta kontzientziazio handia erakusten dute beraien egunerokotasunean. Esan beharra dago, halaber, tesi ekologistengandik kontserbazionistengandik baino hurbilago sentitzen garela. Izan ere, azken honek ingurunea (animaliak barne) gizakiaren zerbitzurako biltegitzat hartzeko joera du, komunitate biotikoa interes propiorik gabeko elementu aldagarri multzoa dela eta beti gizakiaren zerbitzura dagoela onartuz.  Era berean, bidezkoa da onartzea mugimendu ekologistaren barnean animalien problematikarekin sentsibilizaturikoen portzentaia, zorionez, gizartean baina handiagoa dela, eta hau azken urteetan bultzatu den gauza dela.

 

· Ez gara Babeserako Erakunde bat. Ez ditugu utzitako animaliak hartzen ez harrera etxeak kudeatzen. Zeregin garrantzisu honetaz ABEak arduratzen dira, eta gu hauen helburuekin guztiz bat egiten dugu. Batez ere, gizartearen kontzientziazioan dihardugu, egunen batean babes elkarte hauen beharrik egon ez dadin. Gaur egun, ordea, lan osagarrika dira biak.

 

· ATEA bezalako taldeen partaide garenetariko askok ez dugu gure burua “animalien maitale” gisa ikusten. Gauza biak bateragarriak dira, sentimendu kontua baino justizia arazoa dela uste baitugu. Puntu hau argitzearren, aurrez aipaturiko analogia bera erabiliz, argi dago elkarte humanitario hauetako bolondresek  ez dituztela heuren buruak umeen, behartsuen, gaixoen edo/eta adineko pertsonen “zale” ikusten. Baina era berean, “arrunta” da animalien aurkako edozein basakeria salatzean duen oro, bere aisi denbora zertan igaro ez dakien  milika dela entzutea. Jende askok uste du oraindik, ideia animalistak defendatzen ditugun bezalaxe defenda genezakeela filateliarako zaletasuna. Guzti honen jatorria, jakina, samina pairatzeko gaitasuna gizakiarekin soilik erlazionatzen duen kulturaren ondorio da. 


Animalien alde lan egiteko ez duzu helburu horrekin antolaturiko elkarte bateko kide izan behar. Aski duzu kontzientziazio eta kompromiso pertsonal minimo bat edukitzearekin. Ikusten zeinen erraza?

 

Baina, horretaz gain, hemen azaltzen ditugun aukera ezberdinekin, Animalien Defentsaren aldeko Erakunde baten alde eginez gero, itzela litzateke. Biziki pozten gara norbait elkarlan honetan batzen zaigunean. Geroz eta partaide gehiago izan, ekintza gehiago eta are eraginkorragoak egin genitzake.

 

Sarean ikus dezakezun bezala, arazo honi aurre egiten dioten erakunde eta elkarteak ugariak dira, eta ezberdinak halaber, heuren lan egiteko era, filosofia, lehentasunak zein ekintzetarako estrategiak. Talde animalista bateko partaide izan nahi baduzu aukera zabala duzu. Ez du zertan gure elkartean izena eman behar, nahiz eta gu, egia esan, erabaki horrekin asko poztuko ginatekeen. Animatuz gero, ongietorria izan zaitez.  

 
Ateari laguntza Inprimatu E-posta

Alternatiba animalistaren alde ekiteko gure elkartea aukeratu baduzu, era ezberdin hauetan har dezakezu parte:
 
· Bazkide gisa izen emanez, eguneroko lanetan ekonomikoki laguntzen gaituzu. Aukera honek aldizkako kuota bat ordaintzeak baino zeresan handiagoa du. Pentsakera bat babestea, kompromiso minimo bat hartzea, taldearen kudeaketa eta filosofiarekin bat etortzea, gurea edo antzerako elkarteen indartzea dakar erakunde ezberdinen eta gizartearen aurrean. Geroz eta partaide gehiago izan orduan eta sinesgarritasun handiagoa izango dugu, izaera duin bat lortuz. 

 jaulas

· Aktiboki ATEAko talde ezberdinetan parte hartuz. Zure iritziak, lan pertsonala, azken finean, zure ekarpen altruistak gogo onez jasoko ditugu. Hala ere, egokien iruditzen zaigu atal honetako lehen bi puntuak onartzea. Ausnartu eta egin zaitez aktibista. 

 

· Gure materiala banatuz (idatziak, web orria, etab.) eta mezua zabalduz. Puntu honetan aipatu, batez ere arrazoi ekonomikoak direla bide, ezin dugula etengabe materiale grafiko bidalketa ziurtatu.

 

· Gure publizitaterako materiala erosiz (kamisetak, postalak, pegatinak, metxeroak, gaikako iruzkinak…). Era honetan, egindako inbertsioa ordaintzeaz gain, mezu animalista zabaltzea lortzen da.

 

· Nire hondasunen bidez.

 
Bizitza koherentea Inprimatu E-posta

Animalien ustiapenak ondorio lazgarriak dakarzkie pairatzen dutenei. Parrafo hau irakurri baino lehen milaka errugabe hilko dira, heuren bizitzan gabezia eta sufrimendua soilik ezagutu ostean. Une honetan, milioika zenba genitzake beren haragi, larru, adar, arrautz, esne, behazun edo/eta barrabilengatik. Beste askok, heriotzeraino daramatzan bortxakeria publikoa pairatzen dute. Azken gertaera hauek gainera, administrazioaren babesa izaten dute eta hiltzaileak heroi moduan hartzen dituzte. Azken urteotan babes-lege batzuk lortu izanak egoera hobetu dela pentsatzera eraman gaitzakeen arren, errealitatea bestelakoa da; egungo egoera okerrena da gizakiaren alboan bizi diren animalientzat. Orain arte, inoiz ez dugu hainbeste errugabe maila honetaraino sufriarazi. Animalien bizitza jasanezina den infernu bilakatu dugu.

 mani2

Begien aurrean dugun egoerak, pertsonok banaka ezer egin ezin dugula pentsatzera eraman gaitzake. Honelako jarrera ezkorrekin gizartea, hain zuzen ere,  banakakoez osatua dagoela ahaz genezake, eta bai maila publikoan bai pribatuan, geure eragina uste duguna baina handiagoa dela. Gizartea ni bezalako pertsonez osatua balego zer nolako gizartea izango genukeen galdetu diezaiokegu geure buruari. Erantzuna xinplea da. Hain zuzen biderkatu besterik ez genuke egin behar. Alegia, arrazoi etikoengatik animaliei tratu txarrak ematen zaizkien ikuskizunetara ez banoa, eta gainerakoek gauza bera egingo balute, ez lirateke ez zezenketak, ez zirkoak ezta erbi-txakur lasterketak egongo. Ideia xinpleegia dirudien arren, mundua aldatzeko norberak aldatu beharra du pentsatzen dugunarekin bat datorren jarrera bat hartuaz. Analisi honetan funtsezkoa da oinarrizko estrapolazioa bat egitea. Planteatu beharreko egoera bi pausotan eman genezake. Alde batetik geure buruari galdetu beharko genioke animaliak sufritu edo hiltzen diren egoerak jasan nahiko genituzkeen jendeak heuren interesak aintzakotzat hartzen ez dituelako. Bestetik, arazoaren parte izan nahi dugun ala konponbide baten bilaketan parte hartu nahi dugun erabaki beharko dugu. Geurekoiak bagara eta arazoaren parte izatea erabakitzen badugu, ondorengoa galdetu beharko genioke geure buruari: zertan datza gure gizatasuna?  

 

Hau guztia erretorika baino ez dela pentsa daitekeenez (eta agian ala da),  adibide zehatz eta praktikoetara jo genezake. Zer egin dezake gutariko bakoitzak bere egunerokotasunean animalien holokaustoa ekiditeko? Ondoren agertzen diren aholkuek, behin eta berriz gauza bera adierazi arren, lagungarriak gerta dakizkiguke norabide egokian abiatzeko erabakiak hartzerako orduan.

 
10 aholku Inprimatu E-posta

Animalien sufrimendua ekiditzeko

 

Arropa, beroki edo zapatak erosterakoan, kontuan hartu dituzun alternatibak. Larru edo artilezko produktuak erosi beharrean, sintetikoak edo zuntz begetalezkoak erosi. Merkeagoak dira, besteak bezain politak eta ez diete animaliei minik eragiten.

 

2

Serioski pentsatu haragi, arrain, esne eta arrautzen kontsumoa gutxitzearen aukera. Granjetako animalien egoera hain krudela izanik, ezinbestekoa da gure elikatzeko ohituren errebisioa. Baliteke, sekula pentsatu ez baduzu, hasieran gogor xamar iruditzea, baina azkenean aukera erakargarria bilakatuko zaizu. Dieta begetarianoa kontutan hartu. Zuk irabaziko duzu eta batez ere animaliek. Gainera, egungo merkatuak zenbait aukera errazten ditu, hala nola gurinaren ordez margarina aukeratzea, esne begetalak behi-esnearen ordez, baita hainbat saltxitxa eta hanburgesak ere. Zuk jartzen duzu muga.

 

3

Saiatu animalietan frogatuak izan ez diren garbiketa produktuak eta kosmetikoak erosten, hurkoaren sufrimenduaz arduratzen ez diren enpresen aurkako boikot eraginkorra baita. Geroz eta handiagoa da aukera etikoago baten alde egiten duten enpresen zerrenda. Orokorrean, saia zaitez animalien osagaiez  egindako produktuak baztertzen.

 

4

Saiatu animalietan frogatuak izan ez diren garbiketa produktuak eta kosmetikoak erosten, hurkoaren sufrimenduaz arduratzen ez diren enpresen aurkako boikot eraginkorra baita. Geroz eta handiagoa da aukera etikoago baten alde egiten duten enpresen zerrenda. Orokorrean, saia zaitez animalien osagaiez  egindako produktuak baztertzen.

 

5

Ingurune naturalean bizi diren animaliak errespeta itzazu, hauei kalterik eragin gabe. Gogoratu bere etxean daudela eta ingurune hau bizi ahal izateko behar dutela. Ez ahaztu animalien aldeko elkarteekin bat lan egitea, animalien babesaren alde lan egitea dela. 

 

6

Ingurune naturalean bizi diren animaliak errespeta itzazu, hauei kalterik eragin gabe. Gogoratu bere etxean daudela eta ingurune hau bizi ahal izateko behar dutela. Ez ahaztu animalien aldeko elkarteekin bat lan egitea, animalien babesaren alde lan egitea dela. Muéstrate crítico con aquellos negocios basados en el cautiverio de animales (zoológicos, parques acuáticos, aquariums, circos...)  autentica tortura para ellos, pues son obligados a actuar de manera contraria a su naturaleza.

 

7

Ez zaitez isilik geratu zure inguruko eskola edo unibertsitateetan animaliekin esperimentatzen bada. Gogoratu, zenbait praktiken aurrean kontzientzia eragozpena egiteko eskubide morala duzula. Irakasleei, animalien erabilera suposatzen ez duten alternatibak proposatu, eta honi buruzko debateak bultzatu.

 

8

Galdutako edo jaberik gabeko animalia etxetiar bat aurkitzen baduzu, familiako kide gisa onartuko duten bizileku bat topatzen saia zaitez. Pentsa ere zure etxea izan daitekeela tokirik aproposena. Aukera hoberik aurkitzen ez baduzu, eraman ezazu Animalien Babeserako Zentro batera eta bere etorkizunaz arduratu zaitez. Animalia batekin bizitzeko beharra sentitzen baduzu, adopta ezazu aterpe batean. Ez ezazu hazle profesionaletara jo, hauen negozio krudela mantenduko baituzu. Gurekin bizitzera hobeto moldatzen diren animaliak, zakurrak eta katuak dira. Hauetako batekin bizi bazara jadanik, ez iezaiezu utzi kumeak edukitzen. Hoberena izango da bai beraientzat, baita zuretzat ere. 

 

9

Ez erosi animalia exotikorik, ezta “kaioletako txoriak” deritzonak ere. Hauentzat, gatibutasuna, etengabeko sufrimendua da. Hamsterrak, akuriak eta loroak, animalia atseginak iruditzen zaizkigu, baina objektu soil gisatzat hartzen dituen eta errentagarritasun ekonomikoaren bila dabilen komertzio baten ondorioa dira. Beste animalia batzuk, hala nola, Floridako dortokek, sugeek, armiarmek, txintxillek edo igelek ezingo dute gure etxean, beraien bizilekutik urrun, gustura bizi. Ia kasu guztietan, hasierako ilusioa, beti berdinek jasaten dituzten ondorioetan bilakatzen da. Dendetan saltzen diren hainbat animalia, euren ingurune naturaletik bahitutakoak dira, baldintza jasangaitzetan garraiatutakoak, gehienak bidaiaren amaierara iritsi aurretik hiltzen direlarik.

 

10

Animaliekin krudelak diren ikuskizun publikoetan ez ezazu parterik hartu, ez dirulaguntzaz ez zure presentziaz. Pertsona askok, zezenketen, sokamuturren, bigantxen, zaldi edo galgo lasterketen erakargarritasuna sentitzen du, baina jarduera hauek animalien oinarrizko interesak mespretxatzen dituzte. Argi dirudi ondo pasatzeko izaki errugabeen esplotazioaren beharrik ez dagoela. Batzutan, aski da enpatia ariketa xume bat egitea: ez zaitez jasan nahi ez zenukeen inolako egoeraren laguntzaile izan. Pentsa ezazu, guztiok jarrera aktiboago eta kritikoago bat hartuko bagenu, ez zirela errealitate hauek jazoko.

 

Aholku hauez guztiez gain, Animalien Defentsarako Talderen batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Asko dauzkazu aukeratzeko. ATEA aukeretariko bat da. Modu honetan, zure astia eta hitzak babesgabeenen alde erabiliko dituzu. Animaliak ezin dira heuren eskubideak exigitzeko batu, ez eta hitzik egin ere. Egin ezazu zuk beraiengatik.


Atal honetan agertzen diren documentuak, prentsa zein artikulo monografikoen bidez, ATEAk komunikabideetara igortzen duen mezu animalistaren erakusgarri bat baino ez dira. Modu batean edo bestean, animaliek jasaten duten eta giza bortizkeriarekin zerikusia duten gaiak jasotzen saiatu gara.