|
Gizakiok “animaliak” bezala ezagutzen dugun talde biologikoari konszienteki eginiko kalte justifika-ezinari animalien auzia deritzogu. Istripuen ondorioak edo etikoki aktiboak ez diren eragileek egindakoak (gizaki minusbaliatuak eta beste espezietako indibiduo gehienak) ez lirateke animalien auziaren kategorian sartuko. Adibide gisa, kotxez harrapatua izan den untxiaren kasuan (nahi gabe), animaliarentzat sekulako arazoa da, baina ezin da epigrafe honetan sartu. Justifika ezina (edo doakoa) hitzaren inguruan hausnarketa egitea merezi du, animaliei egindako tratu txarrei dagokionean. Animalien kontra egiten diren biolentziaren era asko legitimizatzen duten pertsona askok aprobetxa zezaketen hitz honen itxurako anbiguotasun semantikoa. Praktikotasunari begiratuz, gure oinarrizko interesa edota gure behar primarioen gainean eragin zuzena ez duten eta ekidin genitzakeen egoera oldarkor guztiak justifika ezinak bezala kontsideratuko ditugu hemen, hots, gure osotasun fisikoa eta gure bizitza bera. Egia esan, onar genezakeen animalien kontrako biolentzia bakarra norberaren defentsa legitimoa edo kalte handiagoa sahiestu arren gertatzen denean.. Bestalde, esfortzu handirik gabe gizakien kontrako biolentziaren legitimazioa pareko kasuetan bakarrik onar daitekeela ondoriozta dezakegu.
 Animaliek pairatzen duten doako eraso esparruak oso ugariak dira. Ez gara zenbait jai herrikoi basatiak edo baleen ehizari buruz ari, askoz gutxiago ezagutzen diren beste batzuetaz eta, alderatuz, aurrekoak baino latzagoak direnak, sortzen duten biolentzia mailarengatik eta sufritzen duten aleen kopuruagatik alegia. Abeltzantza, bibizekzioa edo gizakiaren denbora-pasarako egiten den animalien zapalketari buruz ari gara.
Zapalketa mota zehatz bat aztertzen dugunean ez gaudela gertaera isolatu baten aurrean azpimarratzea garrantzitsua da; fenomeno homozentriko-espezistaren beste adierazle baten aurrean gaudela esan beharra dago. Fenomeno hau hurrengo honako sinesmenean oinarritzen da: espezie biologiko zehatz batekoa izateak (giza-espeziekoa, noski) beste espezietako indibiduoak “gauzak” balira tratatzeko eskubidea ematen du, ez gure oinarrizko beharrak asetzeko, azaleko kapritxorik berezienak betetzeko baizik.
Jende gehienak animaliekin dugun harremana orokorki zapalketan oinarritzen dela ez du sentitzen. Zapalketa kasu berezi eta puntualekin erlazionatzen du; horra hor: publikoki egiten diren zenbait zapalketa, zakurren abandonua eta akaso komertzialki egiten den zenbait animalia enblematikoen ehiza, fokena edo Bengalako tigreena, besteak beste. Egoera hauek salbuespenak dira iritzi publikoarentzat; gizakiaren menpean dauden animaliak ongi bizi direla, “bere ordua iritsi arte”, uste da. Txerriak ezkurren bila artadietan libre, oiloak soroan arto-aleak mokokatzen edo laborategiko saguak poz-pozik gizarteari egiten dioten zerbitzuarengatik imajinatzea gustatzen zaigu. Informazio falta orokor hau bakarrik jendeak benetan zer gertatzen ari den jakin nahi ez duenean gerta daiteke. Animalien errealitate gordina ezagutzeak gu geu askotan biolentzia instituzionalaren lankide aktiboak garela ikustea suposatzen du eta horrek larritzen gaitu. Hala ere, eta zintzotasun etikoagatik gai honi buruzko egiazko informazioa jasotzeko presta egon beharko ginateke, besterik ez bada. Hain zuzen ere, hori da ATEA-k duen helburua. |
|
|
Animaliei eragiten diegun doako sufrimendua zenbatzea posible balitz % 99a janarietako animaliek bilduko lukete. Nahiz eta hasieran % hau gehiegizkoa iruditu arren dauden datuek ez diote zalantzari zirrikitua uzten. Zenbat indibiduo daude inplikaturik eta zenbatekoa da bere gainean egiten den biolentzia mailaren parametroak aztertzen baldin baditugu motz ere gera gaitezke.. Abusu esparru honen benetako dimentsioa beste era honetan ere adieraz dezakegu: pertsona batek egiten duen animalien kontsumoa (animalien gorpuak edo bere produktuak, arrautzak edo esnekiak, besteak beste) murriztuko balu % 1ean beraien sufrimendua gehiago murriztuko litzateke, nahiz eta pertsona bera zezenketa eta zirko zale amorratua, bibisekzioaren aldekoa eta ehiztari sutsua bihurtu. Janarietarako ustiatzen diren animalien barietatea oso zabala da. Espezie batzuk aspalditik erabiltzen dira, baina beste batzuk duela gutxi sartu dira nabarkeriaren mugan dagoen eskaintza gastronomiko berrian. XX. mendearen lehenengo zatian ustiapen intentsiboaren agerpenak animalien sufrimendua biderkatu du infinituraino. Aitzitik, abeltzantza tradizionalean animaliek zuten bizimodua orokorrean nahiko duina zen, hil arte, noski. Janarietarako animalien ustiapena gaur egun industria mekanizatua bezala kontsideratzen da, beste edozein faktorearen gainean errentagarritasun ekonomikoa nagusitzen delarik. Hemendik aurrera jorratuko ditugun gaiak, banan banan, antolatutako biolentzia gaitzesgarriena litzateke. Denek elkarrekin, alegia, neurri itzeleko holokaustoa osatzen dute. OILOAK Egun, munduan kontsumitzen diren arrautza gehienak, bere bizitzan muturreko metaketa baino ezagutu egin ez duten oiloetatik datoz. Txitoak direnean sartu egiten dituzte kaiolan, espazio fisikoa bete arte. Egunkari baten orri irekiaren espazioan 4 oilo sartzen dira. Apenas eman dezakete buelta postura egokia hartzeko eta hegoak zabaltzea pentsa ezina litzateke. Oiloek duten izaera hierarkikoarengatik egoera hau izugarri larria da beraientzat eta horregatik gatazka eta erasoak sortzen dira etengabe beraien artean. Egiten diren zauriak maiz infektatu egiten dira eta oiloa hil egiten da kalte ekonomiko handiak sortuz. Enpresarioek arazoa konpontzeko oso metodo erraza asmatu dute: mokoa moztu. Ebakuntza hau mekanizatua egonik noizean behin aleren bat hiltzen zaie. Galera hauek ez dute eragin handirik negozioaren errentagarritasunean; hobe hau gertatzea gazte, eta beraz, merkeak direnean eta ez adin produktiboan.  Animalia hauek arrautzak erruten dituzte era naturalean (ezin dute saihestu) eta bere hustiatzaileek prozesu hau ahalik eta azkarren gerta dadin metodoak asmatu dituzte.Oilategiak barrakoi handiak dira eta dena diseinatuta dago langileen erosotasunerako. Animalien ongizatea ez da kontutan hartzen berehalako etekinak ematen ez dituen bitartean. Egunaren 24 orduz argi artifiziala piztuta mantentzeak “emaitza hobeagoak” ematen dituela frogatu da. Zoritxarrez, hegazti hauek estresaren kontra duten mekanismoa arrautzak errutea da. Eta arrazoi biologikoengatik arrautza gutxiago erruten hasten direnean zuzenean hiltegira bidaltzen dituzte, besterik gabe. Bere gorpuak horren kolpeaturik daudenez nekez sartzen direla merkatuan, horren ezagunak diren zaporea indartzeko pastila horiek egiteko ez bada. Eta zer prestatzeko erabiltzen dira pastila famatuak? Oilaskoa, noski. BEHIAK ETA ZEKORRAK Behien ustiapena bikoitza da. Haragia lortzeaz gain mendebaldean oso preziatua den likidoa ateratzen zaie, esnea, hain zuzen. Jende askok gizakioi hatzazalak hazten zaizkigun bezala behiei esnea ateratzen zaiela uste dute. Behiak bakarrik esnea ekoiztuko du duela gutxi erditu baldin badu eta esnea kumea elikatzeko izan beharko luke.  Abeltzantza giza-interesen menpean dagoelako behiak etengabe erditzera bultzatzen dituzte, bortxakeri masiboaren kalifikaziopean jar daitekeen albaitaritza-praktiken bidez. Ondorioz, zekorra jaioko da eta amaren esneaz elikatu beharrean, zenbait bitaminetan pobreak diren ahiekin nahita elikatzen dira. Esnea guretzat geratzen da eta era horretan, zekorrak anemikoak geratuko dira kontsumitzaileek nahi duten haragi argiagoa lortuz modu ekonomikoan. Eta errentagarritasun handiena lortzea kumeen mugimenduak mugatzen dira maximora, nekez buelta eman dezaketen edo erosotasun minimoarekin etzan daitezkeen espazio txikietan gordetzen dira. Bere egoeran jartzea ez litzaiguke zaila egin behar: jaio eta gutxira bahituta, bere erreferentzi afektibotik urrunduta, gela ilun batean gordeta bere bezalako gatibu dauden ehundaka kideekin. Bitartean, behiaren esnea jaisten da jaki mota asko ekoizteko (gazta, yogurra, opilak, izozkiak, etab.) edo esnea bera komertzializatzeko. Eta etengabe eman dezan erditzeak probokatzen zaizkio behin eta berriz. Hustiakuntza paraleloetara eramateko ama eta kumeen banaketa oso traumatiko da. Bien arteko menpekotasun emozionala horren handia denez egun batzuk elkarri deiadarka pasatzen dutela. Egoera honen larritasunari gehitzen zaio estabulazio mota gogorra ; beraz, eta ondorioz , kumeek batez ere, tratu txar hauek somatizatzen dute, zenbait gaixotasunak garatuz. Abeltzainak arazoa konpontzen saiatzen dira animalien eta gure osasuna kaltetzen duten antibiotikoen koktelak emanez. Behi haziendarekin gizakiok egiten dugun ustiaketa mota lizunagorik aurkitzea gaitza da. OILASKOAK Oilaskoak etengabe ari dira agertzen komunikabideetan, ez arrazoi moralengatik, ekonomikoengatik baizik. Egun, oilaskoa prezioen adierazle garrantzitsua da, bere haragiaren kontsumoa hiritarren artean oso hedaturik dagoelako. Oro har, oilaskoen bizitza oiloenaren antzekoa da. Errentagarritasunaren parametroak dira nagusi, eta honek bere esperientzia miserablea bihurtzen du.  Ikuspuntu komertzialetik txitoak haragirako edo arrautzak erruteko arrazakoak izan daitezke. Kasurik onenean txitoa arrautzen ekoizpenerako arrazaren txito arra izatea litzateke. Ar batek ez ditu arrautzak erruten eta horregatik ez du inongo balio komertzialik izango, hots, ez du ezertarako balio, beraz, erditik kendu behar da, galera txikiena suposatzen duen metodoa erabiliz. Beste askorekin batera plastikozko poltsa batean, gas-ganbara batean edo hortzez hornitutako tramankuluan sartzea ez da oso estetikoa izango, bai, ordea, merkea. Horrela, ehundaka txito birrindu egiten dira ahi odoltsua bihurtuz. “Produktu hau” zapalduta bizi diren beste animaliak elikatzeko erabiltzen da. Txitoa haragirako arrazakoa baldin bada, gizentze-aldia irauten den bitartean beste milaka kideekin batera izugarrizko nabe erraldoira eramango dute.Oso espazio gutxi izanak oso zaila egiten zaie babeslekua aurkitzea edo hierarkia finkatzea, bere portaera naturalari dagokion bezala. Larritasunak, estresak eta etengabeko borrokek beraien artean (maiz inongo arreta jaso gabe hil egiten dira, horrela sortutako zauriak infektatu egiten direlako) bizirik irauteko lehia bihurtzen dute bere egunerokoa. Enpresarioak saltzeko unea dela erabakitzek duenean, langile talde bat sartzen da nabean eta ikaratutako animalia gajoak kamioietan sartzen dituzte, hiltegirako bidea hartuz. Hauxe da bere bizi guztian airea edo eguzkia sentitzen diten une bakarra, nahiz eta horretaz gozatzeko betarik ez izan. Garraio eta akabatze prozesu osoa zakarkeriaz egiten da. Aziendako hegaztiek gure balio-eskalan ez dute inongo status moralik, eta horregatik tratatzen dira fardelak bailitzan. Hiltzeko unea iristen zaienean oraindik gazteak dira, eta zoritxarrez beraientzat , askotan hortz sistema batek lepoa gaizki moztu eta oraindik bizirik, irakiten dagoen uretan sartzean hiltzen dira. Dena den, azkenean kontuak ateratzen badira enpresarentzat dena da zilegi. Edozein erretegian bukatuko dira, hileko eskaintzaren osagai: oilaskoa + garagardoa + patata frijituak bakarrik 6 euro. BESTE HEGAZTIAK Kopuruari erreparatuz oilaskoak eta oiloak dira zapalketa larriena sufritzen duten hegaztiak gure gizartean. Hala ere, paisai beldurgarri honetan ahateak, antzarrak edo galeperrak aipamena merezi dute.  “Paté de foie” –ren industriak basakeri berezia erakusten du. Gutizi preziatuenetarikoen artean egonik dirutza astronomikoak ordaintzen dira animalia hauen gibel hipertrofiatuagatik. Jaten ematen zaie ahitu arte eta akabatuko ez balituzkete ez lukete izango bizirik irauteko aukerarik.. Behartutako elikaduraren aldia hasi eta gero ez dago atsedenik beraientzat. Basakeria hutsa da. Abeltzainak animalia hartzen du bere hanken artean, ahoa ireki eta besterik gabe hodi lodi bat sartzen dio urdaileraino. Era honetan ahia ponpatzen diote oso kopuru handietan. Egoera honek gutako edonor urdaileko garbiketa egiteko larrialdi-zerbitzuetara eramango gintuen. Elika-aldien artean ez dituzte apenas mugitzen uzten, ahalik eta kaloria gutxien erre ditzaten. Aste gutxi pasa ondoren, nekez mantentzen dira zutik, proportzio itzeleko gibelak sabelaldeko barrunbe gehiena okupatzen du gainontzeko organoak, bihotza eta birikak, besteak beste, zapalduz. Egoera honetan antzarrari gerta dakiokeen gauzarik onena bertan hiltzea da, tortura lotsagarri honekin bukatzeko behingoz. ARRAINAK Jendeak ez ditu arrainak gustuko, beraz, animalia hauen eskubideak defendatzea gehienetan trufagai bilakatzen da, baita txakurren, panda hartzen edo zezenen aldeko jarrerak uler ditzaketenentzat ere. Arrainengandik emozionalki geure burua urrun sentitzeak ez du esan nahi hauek izaki sentigabeak direnik. Are gutxiago, ugaztunon nerbio-sistemak betetzen dituen funtzio biologiko berberak betetzen dituen sistema berdina dute. Arrain batek ura du berezko ingurunea, eta arrantza komertziala animaliak hortik bizirik ateratzen datza. Ez du ematen agresio honen ondorioak, eta guri burua ur azpian sartzen digutenean sentitzen duguna, oso desberdinak direnik.  Arrantza komertzialean dihardutenentzat, arrainak izaki indibidualak baino, itsasoak “eskaintzen” digun “uzta” besterik ez dira. Beraien kanaberak bota edo sareak zabaldu, eta lanaren ordaina noiz jasoko zain egoten dira. Arrain harritua (nahasia) beste milaka alerekin partekatzen duen saretik ihes egiten, edo eztarria urratzen dion amutik askatzen saiatzen da. Behin itsasontzian direnean, arrain txikiak hozteko makinetan ( hozkailuetan) sartzen dira bertan izozten direlarik hil arte, baina aurretik masa ( arrain-olde???) handia osatzen den milaka indibiduoren (arrainen) pisua jasan behar dute. Asko lehertu egiten dira, eta denak , behar duten oxigeno ezagatik, ito egiten dira poliki- poliki . Batzuetan, legatzak kasu, propaganda eta merkataritza-estrategiak direla medio, animaliarik handienak banan-banan harrapatzen dituzte. Arrantzaleek odoljario (hemorragia) handiak eragiten dizkieten gakoen laguntzaz altxatzen dituzte itsasontzira, geroago makilez kolpatzeko, ez giza arrazoiengatik , baizik eta, animalien mugimenduek arrainak uretatik ateratzen dihardutenen lana oztopa ez dezaten. Ohikoa izaten da jasotako kolpeek arrainak ez hiltzea. Bizkarrezur-muina hausten dietenez gero, beraien kordean darraie luzaroan (beraiek konortea galdu gabe darraie luzaroan). Mundu biztanleriaren zati adierazgarri batentzat eguneko elikagaia izateaz gain, arrantza komertziala tamaina handiko hilketa masiboa da, zeinaren dimentsioaz (garrantziaz) ez baikara ohartzen, besteak beste, arrainek oihu egiten ez dutelako. BESTE UR ANIMALIA BATZUK Gure dietan erabiltzen dugun ur espezien aldaera anitza da. Zenbait ugaztunez eta arrainez gain, mota guztietako krustazeoak eta fisiologia “sinpleagoa” duten izakiak, moluskuak besteak beste, gure lehentasun gastronomikoen biktimak dira. Animalia hauekiko hurbiltasun emozionalik ez daukagunez, ohikoa izaten da, sukaldean janariak prestatzeko, urak irakiten duela lapiko batean sartzea. Gurea bezain sofistikatua ez den zentzumen sistema bat ez izateak ( hala baldin bada), ez ditu minarako soraio bihurtzen, honela, eta gehienetan, kiskaltzen dituen lapikotik amorru biziz ihes egiten saiatzen dira. Bukaera iritsi baino lehen, berezko ingurunearekin zerikusirik ez duen akuario batean bizi behar dute, batzuetan bertan hilabete batzuk ematen dituztelarik. Beste indibiduo batzuekin partekatu (elkarbanatu) behar duten espazio txikiak beraien arteko liskarrak sor ez ditzan, eta elkar zauri ez dezaten, animalien arma- defentsa bakarrak soka batek (batez) baliogabetzen dituzte patetikoki, jatetxe batean hagin bat hautsita duen otarrain batek ematen duen irudi kaxkarrarengatik. “ESKEINTZA” BERRIAK Animalien kontsumoan, bezeriaren arreta mantentzeko “produktu” berriak eta erakargarriak sartzea, nutrizio arrazoietan baino, beste kontsumo arrazoi batzuetan datza. Hau dela eta, biztanleria ertain (arrunt) batean ez da zaila aurkitzea oreinkia, basurdekia, igel-hankak edota marrazoak bezalako animaliez prestatutako elikagaiak. ”Produktu” hauek beti aurkitzen dute esperientzia berriei irekita egon ohi den giza talderik. Honen ondorioz, eta hiri handietan, batik bat, honelako bitxikerietan espezializaturik dauden jatetxeak existitzen dira. Berez, ez dago mugarik; armiarmak, sugeak, muskerrak, kanguruak. Osasun agintariek ontzat jotzen badute ( oniritzia ematen badute), denak balio du.  Animalia hauetako batzuen ( gehienbat, oreinak eta ostrukak) ustiapen arina (ustiapenaren hastapenetan gaude) hasi da, administrazioak gastu hau bere gain hartu duelarik, langabeziari aurre egiteko ekimen berritzat hartuz, eta beraz, hein batean, diru publikoarekin ordainduta. Zorionez animalientzat (hala hitz egiterik baldin badago), eta helburu bera izan arren, nolabaiteko askatasun mugimenduak uzten dizkieten ustiategi estentsiboak dira. Baina, berriro ere, animaliekiko begirunea baino, beste gatibutasun-sisteman hauek menderatzeko ezintasun fisikoa da. Animalien izaera ikaratia dela eta, hildako asko izango lirateke, eta honen ondorioz, galera ekonomikoak ere bai. Euskal Herrian, behintzat, urte osoan zehar kanpoaldean ospatzen diren gastronomia-ferietan, ohikoa izaten da oreinkia edo ostrukia ustiatzen duen enpresak bere produktuak ez ezik, eta jendearentzako publizitate erakargarri gisa, animalia bizirik ere erakustea. Animaliak estuasun-egoera izugarrian egoten dira, beraientzat oldarkorra den ingurune batean denak bazter batean elkarrekin ( pilaturik?), umeek burdin sareen artean makilatxoak sartzen dizkietelarik eta musika burrunbatsua pairatuz. Gure dietan animaliak sartzeak (erabiltzeak) behar fisiologiko batekin baino, gainontzeko izaki sentikor guztiak gastronomia-baliabide hutsatzat jotzen duen ideologia batekin dauka zerikusia. Honi buruzko zalantzarik baldin bazegoen, espezie berrien merkaturatzeak auzi hau argitzen laguntzen digu. TXERRIAK Nahiz eta beraiekin ere ankerkeriak egiten ditugun, moxal, txita edo arkume baten irudiak nolabaiteko samurtasun sentimendua adierazten digu, eta horrela, xalotasuna eta hauskortasuna azaldu nahi dituzten kanpainetan askotan erabiltzen dira. Baina, badira beste animalia batzuk jendearengan nazka eta erdeinua besterik sortarazten ez dituztenak, txerriak, alegia. Urdaiazpikoaren edo txuletaren aurreko pausotzat jotzen ditugu. Zentzugabe estigmatizaturik, animalia zikinak direlakoan gaude. Planeta hau zabortegi kirastu bihurtu dugunok horrelakoak esateak haserrea pizten du. Baina gizakion harrokeriak ez du mugarik. Beren ustiapen prozesuan txerriak ez dira beste janarietarako animalia batzuk baino okerrago tratatzen, eta beraien “zabor animalia” statusa dela medio, ez du ematen balizko giza esparru moral zabalago batean sartzen lehenengoak izango direnik. Hiltzeko diren beste animalia batzuen kasuan bezala, txerrien bizitzan gabezia fisiko eta psikikoak oinarrizkoenak dira. Kanpoko erabileraren ( ustiapen?) kasu bakanetan izan ezik, ugaltzerako diren emeak kumeak etengabe izaten beharturik daude ( behartzen dituzte). Hala ere, ugaztunak izaki, eta kumeekin oso lotura afektibo estua dutelarik, ez zaie utziko hauen lehenengo pausoak zuzentzeko eta babesteko berezko sena gara dezaten. Ama askori mugimendua mugatzen zaie aukera bakarra izateraino, hau da, ordu luzeetan eta jarrera bertsuan etzanda egoten dira txerrikumeek nahi adina har dezaten errapea, eta ahalik eta azkarren lodi daitezen. Emeak ezin dira kumeek ematen dizkieten haginkadetatik babestu, azken hauek ez oso arretatsuak jateko orduan. Batzuk eta besteak, batzuetan egunak irauten dituzten bidaietan, eta baldintza beldurgarrietan, jaki solido eta urik gabe, hiltegira eramango dituzte. Txerriek hankak luzatzeko gelditzeaz hitz egitea umore beltza da. Kosta ahala kosta, gastuak murriztu egin behar dira, eta ,azken finean, garrantzitsuena zera da: abere-hiltzailearengana bizirik iristea, beren egoerarik baliotsuenean, alegia. Horrekin nahikoa izaten da. Guk aukera emango bagenie, txerriak konpainiako- animalia ezin hobeak izango lirateke. Batzuetan, horrela gertatzen da, eta arrazoi desberdinak direla medio, hiritar batzuek txerri bat hartu (adoptatu) dute lagun (gisa). Honi buruzko zalantzarik balego, biziki maite dute tripa handian hazka egitea, eguzkitan egotea edo erreka garbi batean , edo gizakiok medikuaren aginduz batzuetan egiten dugun moduan, buztinez betetako putzu zoragarri batean bainatzea. Noizbait, txerriei ematen diegun trataera, gizakiak animaliekin egin duen basatikeriarik handienetakotzat joko da. TXAKURRAK, KATUAK, DORTOKAK, INTSEKTUAK…
Mendebaleko herrialdeetan bizi direnek kontsumorako txakurrak hazteari ankerkeria deritzote. Eta arrazoi dute, erabateko hilketa da, baina ez egunero beren herrietan zekorrekin, oilaskoekin edo txerriekin egiten direnak baino handiagoa. Kontua zera da: txakurrekin daukagun hurbiltasun emozionalagatik, harategietan gakoetan zintzilik beraien gorpuen irudiek beldurtzen gaituzte. Hona hemen animalia batzuen eta besteen arteko bereizkeria afektiboaren adibide garbia. Dena den, txakurrak ustiatu eta hiltzen dituzten baldintzak beldurgarriak dira. Egia esan, gizarte hauetan kontsumorako diren animaliek etengabeko infernua besterik ez dute ezagutzen. Kumeak ia presioz kaiola metalikoetan sartzen dituzte, eta tenperatura altuak jasan behar dituzten kale azokan erakusten dituzte. Leku batzuetan, beren haragia samurragoa eta digestioagoa (digerigarriagoa) izango delakoan, animaliak urak dirakiela (irakiten) duten lapikoetan sartzen dituzte. ? Animalien kontsumo “periferikoaren” artean, seguru asko, txakurrak edo katuak hiltzea izango da jende artean haserre handiena pizten (sortzen) duen aldea. Hala eta guztiz ere, zerrenda hau amaigabea da. Dortokak, armiarmak, sugeak, igelak, harrak, barraskiloak, tigreak, baleak, tximuak, pelikanoak… hauek guztiak gure plateraren protagonista bihurtu ditugu. Berez, ia ezinezkoa da gizarte edo kulturaren baten aldetik itxuraz aseezina den giza jatuntasuna inoiz pairatu ez duen zoologia-talderik ezagutzea. |
|
|
GURE AISIALDIAREN BIKTIMAK Nahiz eta disekzio zientifikoa ( vivisección??) eta elikatzeko animalien erabilera bezalako errealitateak justifikatzen saiatzen direnen arrazoiek ezin dioten azterketa zehatza eta objektibo bati aurre egin, norbait, bere dieta alda dezan, edo ikerketa medikoan animalien erabileraren aurka lerratzeko konbentzitzea ez da oso lan samurra. Baina ikuspuntu intelektual batez, pertsona horrek berak erabat errugabeak diren eta gurea bezalako sufrimendu gaitasuna duten animalien esplotazioa, agresioa edota hilketa publikoa babestu (salatu) behar direnean, auzi hau kezkagarri bihurtzen da. Hemen sumatzen(azaltzen) da giza doilorkeriaren alderik ilunena. Dagoeneko, eta bizitzaren zati bat gure arrazoimena harrokeriaz erakusten ematen dugunez, gure aisialdiarik azalekoena eta ez beharrezkoena betetzen duten animaliekiko gupidaren marra gaindituko beharko genuke. Baina, zoritxarrez, eta jarraian ikusiko dugun moduan, ez da horrela gertatzen. Animaliak modu eta aldaera ludiko anitzetan erabiltzen ditugu, behatze hutsagatik bahiturik izatetik, beraien lintxamendu publikoa onartzeraino, eta gainera, arte nagusitzat jotzeraino (arte nagusira goratzeraino). ZIRKOA
LUR ANIMALIAK Jende gehienak ez du zirkoaren ikuskizunak animaliekiko tratu txarrekin erlazionatzen. Zirkoaren sustatzaileak pistatik guri transmititzen saiatzen diren “glamour”rak, eta publizitate-kartel deigarriek itxuraldatzen dute gure pertzepzioa. Horrela, parte hartzen ikusten ditugun lehoiak eta elefanteak nahi dutelako egiten dutela, eta beren lanean zoriontsu bizi direla sinistarazten digute. Munduko zirko-ikuskizunik ospetsuenetan, eta hauek libreki aukeratuta, protagonista bakarrak gizakiak izanik, negozio dekadente hauetako askorentzat beren propaganda estetikoaren zati handi bat animalien presentzian datza. Zirkoetan animaliekiko agresioa bikoitza da. Alde batetik, kondenaturik aurkitzen diren biziarteko gordetzea, zeinak beraiengan etengabeko frustrazioa eta estuasuna sortarazten dituen. Ixte-erregimena parke zoologikoetan animaliek jasaten dutena baino askoz zorrotzagoa da.  Hemen bizitzeko espazioak ez die ia pauso bakar batzuk besterik ematen, eta etengabeko gizakiaren presentziatik alde egiteko ez dute inongo aukerarik. Adibidez, katuaren antzekoek (felinoek) ( zirko guztietan) beren lurraldea eta familiak arretatsu zaintzen dituzte. Zirko batean errealitate afektibo hau hasieratik suertatzen da deseginda. Beraien artean parekatzeko eta kumeak izateko aurretiko joera, animalien oroimen genetikoan inprimaturik (ezarririk) eta bere horretan geratzen da. Beraien nahi sexual eta afektiboa beti moztuta (murriztuta?) egoten da, metro gutxi batzuetara araldian diren emeak usaintzen dituztenean benetako tormentua da. Agertokira (pistara) atera bezain pronto, muturreko bat jartzen zaie hartzei, eta elefanteek hanka bat kateaturik izaten dutela ematen dute beraien bizitza, batzuk beste batzuen aldamenean, zutik eta kamioi kirastuetan lo egiten dutela. Elefanteek berezko ingurunean batez beste hirurogeita hamar urte bizi dituzten bitartean, zirkokoak hamalau edo hamabost urterekin hiltzen dira. Katuaren antzekoei (felinoei ) eta hartzei atzaparrak erauzten zaizkie, beren hezlearentzat ? (domadorearentzat) arriskutsu gerta ez dakizkion. Zebren, dromedarioen eta oro har, zirkoetan erabiltzen den edozein animaliaren bizi esperientzia, sentsazioetan hain aberatsa den mugimendu askatasunak eragindako bizitzatik oso urrun dago. Zirkoak erabiltzen duen espezien aniztasuna mugagabea da. Ez dugu ahaztu behar hau negozio hutsa dela, eta beste ezeren gainetik azken etekinak dira aintzat hartzen direnak.
Ohikoa izaten da ikuskizun arbuiagarri hauek izaki hibridoak (animalia bat erdi lehoi, erdi tigre adibidez), edo ur animaliak, marrazoak, besteak beste, erabiltzen dituztela ikustea. Begi-bistakoa da biktimentzat suposatzen duen tortura. Egunero kilometro batzuk egitera ohituta dauden indibiduoak jiratu ezin den leku txikian bizitzera beharturik daude. Animaliek giza entretenimenduaren alde honetan, agresio bikoitza pairatzen dute. Zalantzarik gabe, biziarteko gordetzeak suposatzen duen traumatismo emozionalaz gain, beraientzat inongo esanahi naturalik ez duten jokaeren eragitea aipatu behar da. Hiritar askoren iritzi inozoaren aurka, elefante batek apenas metro karratu bat duen aulkitxo baten gainean bueltak ematea, hezlearen (domadorearen) eta elefantearen arteko elkarrizketa luzeen bidez baino, kolpeen, janaria kentzearen eta deskarga elektrikoen bidez lortzen da. Hezle batzuek adierazi duten moduan, agresio basati hauek ohiko trebakuntza teknikak izaten dira. Gaixo edo deprimiturik egon arren, animaliek lan egin behar dute. Ez ditu inork beraien lan eskubideak defendatzen. Hau guztia, etengabeko beldurtze giroaren, oihuen, animalia izutuek begiak ixten dituzten bitartean, beti prest egoten diren makilen, eta animaliek nork agintzen duen ez ahaztea helburu bakarra duten mehatxuen artean gertatzen da. Arrak hutseratu?? egiten dituzte psikikoki ( askatasunean indibiduo menderatzaileak, eta familia klanen arduradunak), inguru zabalek osatutako habitat natural batera ohituta dauden animaliak espazio txiki batean bizitzera kondenatzen dituzte. Beren bizitza sexuala, eta oro har, senezko betebehar guztiak baliogabeturik geratzen dira betirako. Zirkuek animalien bizitzak dohakabeko esperientzia bihurtu dituzte. Barraka-ikuskizun bihurtu dituztelarik, jendearen txaloek ez dituzte bizimodu hau aukeratu ez duten, eta zirkoaren magiarekin batere disfrutatzen ez duten animaliak motibatzen. Askotan, eta oraindik kumeak direlarik, beraien ingurune naturaletik ateratzen dituzte, beste batzuetan, zoologikoak soberakinak dira, eta horrela, anonimatuan hil baino lehen, berriro ere, esplotatzera prest dagoenari saltzen zaizkio. Azkenaldi honetan, eta benetako “zabor animaliek” osatuta, zirko batzuek zoologiko izendatutako atal berri bat ireki dute. Azken hauek, beren adinagatik, edota beste akats fisiko nahiz psikiko batzuengatik pistara atera ezin diren animalia zaharrak dira, animalien zapalketaren beste arlo batzuen benetako “azpiproduktuak”. Zirkuen animaliek beren bizitzen zati handi bat kateaturik eta kaioletan sarturik ematen dute, gaizki elikatuta egoten dira, urtean zehar hiriz hiri eramaten dira arrastaka eta bufoi mailara degradatzen dituzten saio arriskutsuak egitera beharturik daude. Ez dago animaliarik sutara hurbiltzea, pistaren inguruan dantza egitea, edo leku txikietan bi hanken gainean oreka mantentzea gustatzen zaionik. Paradoxikoa da gaur egun beraien emanaldietan animaliarik erabiltzen ez duten zirko-ikuskizunak arrakastatsuenak izatea. Horrela, eskualdeko erakunde batzuek beraien estatutuetan edozein animalia mota erabiltzea debekatzen dute. UR ANIMALIAK
Zoologikoek beraien alde “likidoa” duten bezala ( akuarioak), zirkuek ideia berean oinarriturik dauden ikuskizunekin lehiatzen dute ( animalia jakin batzuk era zentzugabean jokatzen behartzea), baina, kasu honetan uretan: ur parkeak ( parke akuatikoak) dira.  KIROLAK Zergaitik egiten dute korrika zaldiek eta galgoek apustuetako lasterketetan? Hori da gure buruari egin beharko geniokeen galdera. Aitzitik, ikuskizun hauek animalien berezko izaera azaltzeko aukera kaltegabea balitz saltzen digute. Egia da zaldiek eta galgoek korrika egiten dutela aukera ematen bazaie (eta nahi badute), baina kilometroetako lasterketa irekiak beste kideen ondoan zentzugabekeriatzat hartu beharko genuke. Bestaldetik, animalia hauen bizimodua pistetatik kanpo oso espartanoa da, ikuilutik edo txakurtegitik apenas atera gabe. Den dena pentsatua dago lasterketa egunerako, kaiolaren atea irekitzerakoan arrazoirik gabeko lasterketa zoro batean korrika egitera behartuko duen eztanda psikiko eta muskularra gerta dadin. Animaliek ez dakite zergatik portatzen diren horrela; ezin dute besterik egin. Animalienganako eskaera maila horren handia izanik ez dira arraroak istripuak eta lesio muskularrak. Eta lehia handiko giro honetan sasoian egon beharra dago, bestela hobe ez egotea. Lehiarako animalia ez badago onenen mailan ez du inongo baliorik eta etorkizun beltza du. Bestaldetik, zaldi eta galgoen lasterketa profesionalen inguruan mugitzen den dirutza izugarria da, horregatik, akats gutxi onartzen dira. Inbertsioari etekina atera behar zaio eta sekulako dirutza kostatu ondoren espero ziren emaitzak lortu egin ez dituenari bizimodu atsegina eta egokia ematea komertzialki porrota itzela da. Zer gertatzen da lesionatzen diren animaliekin? Edo lehian aritzeko zaharregiak direnekin? Hazitarako animalia bihurtzea ez da aukerarik txarrena, gehienak hil egiten baitituzte besterik gabe, ikerketa farmazeutikorako geratzen ez badira.  Animalien arteko lehia ezagunenak eta herrikoienak zaldienak (bere bariante guztietan) eta zakurrenak dira. Baina badira beste batzuk, esate baterako, ganbeluenak edo oraindik bitxiagoak direnak. Hori dela eta, azken urte hauetan asko zabaldu dira ostruken, igelen edota marraskiloen lasterketak. Guztien oinarrian animaliak gure probetxurako objektuen izaeraren kontzepzioa dago. Horregatik ere, ikuskizun hauek burlaz eta ironiaz trufaturik daude. Animaliekin egiten diren lasterketan beste bariante bat taldeka egiten diren zenbait talde-kirolak dira. Poloa zaldiekin edo futbola elefanteekin edo ganbeluekin hain zuzen, animalien bidegabeko erabileraren adibideak dira. KIROL MODUKO EHIZA ETA ARRANTZA
Animalien hilketa justifikatzen denean naturaren kudeaketa eta oreka ekologikoaren izenean,gizakion harrokeriaren plazaratze lotsagarriena ematen da. Arrazonamendu honek honako hau pentsatzera bultzatzen gaitu: gure planeta lehenengo gizasemea agertu aurretik sekulako nahaspila izango zen. Eskerrak ordenatu genuela pixka bat ...
Errealitatea bestelakoa da, prosaikoagoa alegia. Egun, kirol moduko ehiza eta arrantza egiten dutenek ongi pasatzeko, dibertitzeko, egiten dute. Beste edozer defendatzea logikaren kontra jotzea izango litzateke. Hasteko, Naturak berak autoerregulatzeko mekanismo propioak ditu (gizakia agertu aurretik ere bazituen). Gainera, desoreka handiko egoerak gizakiak berak sortutako ekintzen ondorioak dira. Guk geuk egoera horren erantzule nagusiak izanik, urtero, ongi pasatzeko ehundaka milioi animaliak akabatzen ditugu: onartezina den krimena.  Ehiza eta arrantzaren bortxakeria ez dagokie zuzenean hilik suertatzen diren biktimei bakarrik. Hemen ere badira “alboko eraginak”. Zauriturik uzten diren animaliei buruz ari gara: gangrenaz, gosez edo egoeraren estresak sortutako kolapsoz jota hiltzen direnak. Batzuetan, agoniak egun batzuk iraun dezake. Amutik ihes egiten duten arrainen kasuan ( edo heriotz-gabeko modalidadeko arrantzaren kasuan) ahoan geratzen zaizkien zauriak oso larriak dira eta gehienetan ondorio latzak dituzte, bizirik irautea lortzen badute behinik behin. Animalien heriotzak, kume-zurtzak, edo alargunak utzi ditzake. Bizi osorako elkartzea ez da gizakion ezaugarria bakarrik. Datu eta ezaugarri hauek guztiak, oreka naturalaren arrazonamendua baztertzeko nahikoa izan beharko litzateke. Bestalde, badira ere beste arrazoi batzuk antolaturik dagoen krimen hau salatzeko. Ekintza hauek oinaze itzelak sortzen dituztela izaki askori ez du inork ukatzen ( ezta ehiztariak beraiek ere). Horrela bada, eginbeharreko desatsegin hau administrazioak ordaindutako profesionalek egin beharko lukete. Zoritxarrez, igandean “ongi” pasatzeko aukera bezala hartzen da eta edonor apunta daiteke gainera. Argudio-ildo beretik jarraituz ehiztariek eta arrantzaleek animalien hazkuntza (usoak, faisanak, amuarrainak) gero eta askatzeko eta segika ibiltzeko praktika salatu beharko lukete eta ez dute egiten. Arestian aipatutako elkarteek usakumei tiro egitearen (tiro pitxoia) kontrako kritikak ere ez dituzte egiten. Gauzak horrela, kudeaketaren argudioan oinarritzea gizarte ez ehiztariaren edo ez arrantzalearen kontrako burla da. ANTOLATUTAKO BORROKAK
Animalien artean (gizakia barne) noizbehinkako borrokek funtzio soziala betetzen dute, ondorio larriagoetara ez iristeko, hain zuzen. Liskar horiek bere mugak dituzte eta oso arraroa litzateke ondorio larrietara iristea. Bere burua razionaltzat hartzen duen batek borroka latzak eta askotan siniestroak nahita sortarazteak patologia kriminalaren esparrura eramaten gaitu, are gehiago tartean apustuak daudenean. Nazio askotan gizakiak antolatutako animalien arteko borrokak debekatuta egonik ere, ezkutuan egiten dira. Beste herrietako legealdiak gai honi buruz duen hutsunea dela medio, ikuskizun odoltsu hauekin jarraitzeko aukera ematen die. Gehienetan erabiltzen diren animaliak zakurrak dira, oso ongi ezagutzen baititugu; hori dela eta, badakigu zer egin, nola baldintzatu eta behartu, nahi dugun guztia egin dezaten, gauzarik aberranteenak ere. Hala eta guzti, aukera oso zabala da borroka mundu nazkagarri honetan: hezitutako zakurrak botatzen dira loturik dagoen hartz baten kontra, eta lehia parekatuagoa izan dadin hartzari hortzeria aurretik kentzen zaio; hori guztia, ikuslegoak ikuskizun zirraragarriagoa eta erakargarriagoa izan dezan. Bestalde, zenbait zoologikoetan, ikuskizun osagarri bezala, goseturik dauden lehoien hobian behi bat askatzen dute. Ikusleek gertatzen den triskantzaz gozatzen dute, arto-krispetak jaten dituzten bitartean.
|
|
|
Animaliek gizakiaren eskutik pairatzen duten esplotazio alorren artean, eztabaida gehien sortzen duena esperimentazioa arloa da, baita mugimendu animalistaren bornean ere. Izan ere, “nahitaezko kalte” gisa aurkezten dute askok, medikuntzaren garapenerako, eta ondorioz gure ongizatearen aitzakitan. Argudio honetan oinarrituz, jende askok, baita filosofia animalistarekin bat egiten ez dutenak ere, zooen, larrugintzaren, zezenketen edo erbi-txakur lasterketen aurkako debekuak gure ongizatean eraginik izango ez lukeela onartuko luke. Hortaz, luxu eta entretenimendu eskaintza honi uko egin geniezaiokeela adierazten dute. Baina zer gertatzen da bibisekzioarekin? Ikertzaileen lan desatsegina onartu behar dugu gure osasunaren beharrean delakoan? Ezbai honen aurrean bi jarrera har ditzakegu; jarrera otzan eta akritikoa erakuts dezakegu esperimentazio-industriaren mezu mehatsukor eta aldi berean itsaropentsuen aurrean, edo gertakari hau modu global eta burutsu batez hausnar genezake.
 Iritzi publikoak izaten duen lehen akatsa animaliekin egiten diren esperimentazioak medikuntza eta farmakologian soilik ematen direla pentsatzea da, era honetan arlo hauek giza ongizatearekin uztartuz. Baina errealitateak erakusten digunez, esperimentu mingarrienak honako esparruetan ematen dira: arlo militarrean, espazioaren ikerketan, kosmetikan eta arlo industrialean. Arma kimiko eta biologikoak garatzearen aitzakitan zaldiak sufriarazi eta hiltzea zitala da. Hare gehiago armok asmo berdinekin gizakiarengan erabiliko direnean. Gerora espaziora bidaltzeko tximinoei deskonpresio proba gogorrak jasanaraztea, substantzia mingarriekin untxien begiak erretzea, edo elikagai gehigarrien bitartez arratoiak pozointzea, arrazoitzeko ekintza arrunt zailak dira. Ekintza hauen guztien atzean arrazoi ekonomiko handiak ezkutatzen dira. Ez da gogo berezirik jarri behar ekintza hauek beharrezkoak ez direla jakinarazteko. Akuriak hiltzeraino pozoitzen dituzten marken arduradunek, froga hauek gure segurtasunerako egiten dituztela diote, alegia, produktu batzuen toxikotasun maila neurtzeko. Haatik, animalietan proba asko eginagatik, bere onetan dagoen edonori ez litzaioke ontzi-garbikari kopatxo bat hartzea otuko. Sen onak ohartarazten dio osasunarentzako gai kaltegarri bat dela, ondorio honetara milaka animaliari mine gin zaiola jakin aurretik. Logika honi jarraiki, izaki babesgabeei xanpu kantitate handiak irensterazteak ez dizkigu begiak erretzetik babestuko hutsegite batean, dutxatu bitartean, begiak zabalik badauzkagu. Hortaz, zer zentzu du hainbeste izaki sentikor sufriarazteak azkenean etekin garbirik lortzen ez badugu? Eta horrela izanagatik ere, bidezkoa da gu bezala senti dezaketen animaliei ezpainetako batengatik halako samina eragiteko erabakia guregain hartzea? Erokeria honen guztiaren atzean batez ere arrazoi ekonomikoak daudela arrazoitzea sinpleegia dirudien arren, ez da horrela. Izan ere, ikertzaile hauek animaliak tresna gisa ikusten dituztela gaineratuz gero, emaitzak ez gintuzke harritu behar. Baina medikuntza ikerketaren eremuan sartzerakoan ere, egoera zentzugabe eta lizunak aurkitzen ditugu. Drogomenpekotasun zein psicología arloan egiten diren saioak dira adibide ezmoral garbienak. Zein emaitz atera genezake karraskari osasuntsuak alkoholiko bihurtuz, edo tximinoak minbizia eragiterainoerretzera behartuz, egunero sendagilearenera gaitz hauek jota doazen pertsonek ematen dizkiguten datu mordoa erabiliz lor ez dezakegunik? Zer ikas genezake jaio eta egun gutxitara amagandik banatutako mandril bat depresio egoera batetara eramanez? Ez al dago jada ikerketak egiteko buruko gaitzak jotako pertsona nahikorik? Errealitate hauek diruditen bezain faltsuak eta ankerrak dira.  Beraz, neurri handi batean ikusten denez, arlo ezberdinetan animaliengan egiten diren proba samingarriek ez diote gure ongizateari ezer berririk eransten. Aipatu arloetan erabilitako giza baliabideak, baliabide ekonomikoak eta baliabide logistikoak prebentzioan oinarritutako osasun sistema baterantz zuzenduko balira, emaitza hobeak lortuko lirateke. Alde bateko giza biolentziaren beste fenomeno asko bezala, hau ikuspegi etiko edo zientifiko-tekniko batetik azter daiteke. Teorikoki, azken ikuspegi honetatik egin bagenezake ere, animaliston ustetan lehenengoa nahitaezkoa izateaz gain lehentasunezkoa ere bada. Ideologia animalista “giza” sufrimendua eta bestelako “animalia” sufrimendua existitzen ez direla du oinarri. Sufrimendua soilik existitzen da, minaren sentipena. Eta sentipen hau desatsegina batzuentzat zein besteentzat. Kasu honetan espezieak zerikusi gutxi du. Egia ukaezin honetan oinarrituz bidezkoa litzateke gure eskutik, jasateko gaitasun maila pairatzen duen especie biologikoa edozien izanda ere. Untxi batek jasandako mina gizakiarena baina desiragarriagoa dela onartzea pertsona beltzen eta zurien, haur eta helduen, behartsu eta aberatsen edo gizon eta emakumeen artean baten aldea egotea bezalakoa litzateke. Nahi dugun diskriminazio mota praktikan jarrita ere, bidegabekeria zentzugabe bati erantzungo dio. Horregatik, moralki aztertu ostean, txakur, arrain edo igel baten osasuna eta ongizatea gurea bezain garrantzaitsutzat dugu. Bibisekzioa eraginkorra izateko kasu hipotetikoan ere, ez dugu ahaztu behar mina elkartrukatu baino ez genukeela egingo. Kontu etiko-moralak alde batera utzi era arlo zientifiko- teknikoan murgilduz, bibisekzioaren maitale izanda ere, edozein adituk onartuko luke gaixotasun baten inguruko datu esanguratsuak lortzeko hurbileko ereduak aztertu behar direla. Gizonezkoen prostata arazoak konpontzeko asmoz emakumeei gaixotasun hau artifizialki sortzea, zentzugabea eta zientifikoki baztergarria beharko luke izan. Gaixotasun baten garapena baldintza askoren pean dago; ingurumen, gizarte, eta neurri handi batean faktore pertsonalek eragin zuzena izaten dute. Esaterako, adineko pertsona bat bizi osoan tabakoa erretzen arituagatik osasuntsu egon daiteke, eta aldiz, gazte bat biriketako minbizia eduki. Honen arrazoia xinplea da; tabakoak ez du pertsona guztiengan eragin bera izaten. Argitu beharra dago, animalietan egindako probak egoerak kopiatzean datzatela. Eredu esperimental hauekin laborategi hauetan dihardutenek animalia osasuntsuei gaixotasunak injektatzen dizkiete, nahiz eta gaixotasun hauek beste egoera batean sortu eta garatuak izan. Espezieen arteko ezberditasuna hain handia da non guretzat onuragarri diren osagai batzuk katuentzako hilgarriak diren. Era berean, lasaigarri gisa erabiltzen ditugunak, kitzikatu egiten dituzte.
Baldintza ekonomiko, kultural eta politikoak parte hartzen dutenez, fenómeno uste baino konplexua da. Hala ere, gaur egun bibisekzioa irizur zientifiko galanta eta etikoki onarezina dela baiezta daiteke. Gure ongizatea lortzeko jarduera hau ezinbestekoa dela dute justifikazio oinarri bakarra. Osasuna, ordea, ez dago laborategietan, mendeetako esperientzia eta behaketan eta norberaren arduran baizik. Horrela izaki errugabeen sufrimendua ekidingo dugu. Bai zientzialariak zein administrazioa honen guztiaren jakinean daude, baina beren burugogorkeria, aurreiritzi eta interesek animalien eskubideen aurka ekiten dute. Gainera, aipatu beharra dago, izaki errugabeengan kalte izugarriak eragin ostean merkaturatzen diren sendagaietatik, kopuru urri bat baino ez dela garrantzitsua gizakiarentzat. Azken hauek gainera gure ohitura txarrak aldatuz ekidin genitzake; elikadura orekatu eta arrazionalago bat, kirola erregularki egitea, estresa ekiditea, sustantzia kaltegarriak nahita ez hartzea, etab. Jar dezagun tabakoa honen adibide; tabakoak HIESak eta jatorri ezberdinetako minbiziek baino sufrimendu eta heriotz gehiago eragiten ditu, naiz eta azken bi hauek sorturiko eritasunak bibisekzioa justifikatzeko aitzakia izan. Hau guztia jakin ostean, geurekoia eta bidegabea izango litzateke geure bizio eta arduragabekeriek izaki errugabeen bizitza aipatu dugun mailaraino aldatu eta kaltetzea. |
|
|
Garai batean nahitaezkoa gertatu zen animaliei min eragitea, besteren artean heuren larrua lortzeko. Nork bere burua babesteko neurri hutsa zen. Gaur egungo etika arrazionalak antzinako jokaera hau, alegia, beste animalien larrua janztea, gaitzetsi egin beharko luke. Giza-geurekoikeria ororen gainetik ipiniaz, industria mota hau gutxi batzuen harropuzkeria hasebetetzeko baino sortu ez dela ikus genezake. Ikuspuntu animalista batetik larrugintza aipatzen denean, “luxuzko larruen” edo “oihal finen” gainean ari garela ulertzen dugu. Hau da, nork bere gorputza babesteko estalki bila baino animalien larrua erosteko gutizia hutsa bihurtzen da. Era berean, txahal eta ahuntzen larrua edo artilea bera ere helburu honetarako erabiltzea arbuiatzen duten pertsonen jarrera onargarri da oso. Kontuan izan beharrekoa da, hiltegien eta larrugintzaren industriaren oinarrizko helburuak ez datozela guztiz bat. Izan ere, hiltegien funtzio nagusiena okelaren ekoizpena da, larrua prozesuaren azpiproduktu soila izanik (etekin ekonomikoen %15 inguru). Larrugintzaren azken produktua, ordea, bortxapean bizitako animalien larrua da, merkatuan balio altua izango duena.  Eskaera honi aurre egiteko erabiltzen diren animalien jatorriak bi dira: ingurune naturala, eta animalia hauen kudeaketa eta manipulaziorako eraikitako haztegiak. Larruaren industrian berebiziko interesa azaltzen du larrugintzara bideratutako animalien jatorria basa-ingurunea ez dela erakusten. Hala ere, urtero miloika animalia sufrimendu izugarria sortzen dien tranpetan jausten dira. Urte gutxira arte, basa-animalien larruak etekin handiak ematen zituen merkatuan. Horregatik, debekatua egon arren, basa-animalia ugarik zorigaiztoko amaiera hau izaten dute. Los animales que nutren la demanda provienen principalmente de dos fuentes: o bien del entorno natural, o de granjas específicamente diseñadas para el manejo y sacrificio de los animales. Izaki hauen etorkizuna ustekabean belzten da mota honetako tranpa bat zapaltzen dutenean. Hasierako izua segundu batzuek buruan jasanezinezko sufrimendu bihurtzen da. Egoera honen aurrean, gatibu dauzkan lakiotik askatzea izan ohi da lehen erantzuna. Ekintza honek, berriz, azal eta giharrak urratzen dizkie. Orduak luze joaten dira, eta min fisikoaz gain sikologikoa ere pairatu behar izaten dute. Azkenean, espezieen arabera erantzunak ezberdinak izanagatik ere, oro har “etxipen-sindrome” batean murgiltzen dira. Sufrimendua jasanezina izan arren ez dute beste irtenbiderik, gatibu duten gorputz atala erauztea ez bada. Sortutako zaurien eraginez nekrosia ziurra da, infekzio sortu eta heriotza gertatuz. Herio-prozesu honek asteak iraun ditzake, animaliaren azken-hatsa ematerako gorputz osoa minberatua duelarik. Egoera honetatik “onik” ateratzen direnak, elbarrituta, etorkizun iluna dute aurrean. Lakiotik askatu ezin izan dutenentzat ehiztaria lehen bait lehen etortzea izaten da onena. Ordurarte, ordea, egunak igaro daitezke. Ehiztariaren helburua larrua ez hondatzea da. Ondorioz, edozein baliabide erabiliko du “materiala” osorik aterateko. Buruan kolpatzea edo itotzeko asmoz gainean ezartzeak emaitza onak ematen ditu. Honi guztiari zehar-egoerak gehitu behar zaizkio; esaterako familia hausturak (animalia asko bizi osorako elkartzen baitira) edo kumeengan goseak eragindako heriotzak. “Larru ekologikoa” izenpean (gatibutasunean hazitako animalietatik eratorria) kontsumitzaileei iruzur egiten diete, eta espezieen desagertzea gertatzen ez den bitartean bidezko merkataritza egiten dela sinestaraziz. Haztegi hauetako maizterrek pairatu bahar izaten dituzten baldintzak ezagutuz gero, batek baino gehiagok birritan pentsatuko luke. Egia esan, larru “ekologiko” honek aurrez aipaturiko basa-animalien larrua eskuratzeak baino sufrimendu gehiago eragiten du. Izan ere, animalia hauek gatibu bizi dira bizitza osoan. Heuren ingurune naturalean han-hemenka badabiltza, haztegietan mugitzeko aukera kaiola zikin batera mugatzen da, eta gehienetan beste animalia batzuekin partekatu behar izanten dutena. Espezie batzuengan, izaera bakartia dutelako, beste animaliekin batera bizi beharrak eragin sikologiko nabarmena du. Uretako ezpezieek ez dute inoiz urmael edo errekarik ezagutuko, eta gainera bai udaran zein neguan muturreko tenperaturak jasan behar izaten dituzte. Basa-animaliak iheskorrak izaten dira, baina haztegietan ez dute inora ihes egiteko aukerarik. Animalia bakoitzaren oinak bere ingurune naturalera egokiturik daude, baina kaioletan zorua sare modukoa da zirinak kanporatu eta garbiketarako langileria ez kontratatzeko. Egoera honetan oinak zauritu eta infekzioak sortzen dira, baina gangrena azaldu baino lehen sakrifikatzen dituztenez ez dute inolako tratamenturik jasotzen. Diruak agintzen du beti ere. Animalia asko haragijaleak izan ohi dira, eta askatasunean ehiza izango zen elikaduraren oinarria. Kartzela hauetan, aldiz, ahia baino ez dute jaten, eta ondorioz elikadura-arazoak izaten dituzte. Baina garrantzizkoena larrua da, eta berau lortzeko azken pausua heriotza da, eta gainerako prozesua bezala, hau ere modu desegokian gauzatzen da. Helburua larrua egoera onean mantentzea izanik, animaliak gas-ganbera batean (finean kotxe baten motorrari konektaturiko gela), elektrokutaturik edo itota erahiltzen dituzte. Egoera basati honetati ihes egiten saitzen diren animalien hozkada edo adarkadetatik babestu nahian, torturatzaileek edonola maneiatzen dituzte. Enpresariaren ikuspegitik, prozesua moteltzeak ez du zentzurik dirua galtzen bada. Manipulazio genetikoaren alde azaltzen dira larru azalera handiago lortzeko, nahiz eta horretarako animalien hankak laburtu behar izan, askotan ibiltzeko gaitasunik bage utziz. Ez, negozio hau ez da ikuspuntu moral batetatik behintzat, drogen edo armen merkatua baino onargarriagoa. |
|
|
Gure ardurapean egondako animalia bat bertan behera uztea, giza-portaeraren alde higuingarrienetariko bat da.  Etxe-katu edo etxe-txakurrek (gainerako abereen moduan) aspaldian galdu zuten beren txoko naturala. Jaio, bizi eta hiltzeko ere gure beharra dute. Egoera honen berak ahulago egiten ditu. ¿Zer sentitzen du bertan behera utzitako txakur edo katu batek? Etxe-abere bat izan duenak, ziurtatu ahal izango zuen animaliarentzako gu garela bere babesle. Gure arreta eta maitasuna jaso duen animalia bertan behera uzten dugunean, galdua sentzitzen da hasiera batean, bere burua non kokatu ez dakiela. Bai legez kanpo zein legez animalia uzteak emaitza berdina du beregan, alegia, samin krudela. Hasiera batean jabearen bila arituko da, ondoren etsi eta frustrazio egoera batean sartuz. Honek guztiak eragin fisiko nabarmenak dauzka animaliarentzat; gose eza, pisu galera eta etsipen egoera. Kasu batuetan gehiago bizi nahi ez eta hil egiten dira. Gure ardurapena egondako animalia bat bertan behera uzteak ekintza nardagarria da. Estatu Espainiarrean bertan behara uzten diren ehun mila katu eta txakurren kasua aztertuz, arrazoi bi ikusten ditugu; batetik animaliok ugaltzen dituztenen jokaera, eta bestetik haztegi profesionaletan egiten diren erosketak. Iradokizun morala da, baina etxe-abere batekin bizitzeko premia agertzen dutenek bertan behera utzitako animalia bat beregain hartuko balu, arazoa izugarri muriztuko litzateke. Administrazioaren aldetik egindako sentsibilizazio kanpainek gizartearengan izandako eragin urria ikusita, “gure lagunik onenen” egoera hobetzeko presioa egin behar dugu guztiok. |
|
|
Gizakiak eragindako kalteak egokiek azaltzen dituena gudak dira. Kaosa, bortxakeria eta moral gabeziaren egoera isaltzen ditu. Gudak etikaren ukapena dakarte, izan ere, lapurketa eta hilketak zilegi baino desiragarri bihurtzen baitira. Biktima zibilen zerrenda emakume eta haurrek soilik osatzen dutela pentsatzen badugu oker gaude. Animaliek ere gudak pairatu behar izaten dituzte. Gudaren bortxakeria fisikoak, beste edozein gizakiri bezala, animaliei ere eragiten die. Bestalde, gudarako tresna gisa erabiltzeak ere eragin zuzena du heurengan (txakurrak, zaldiak, izurdeak, orkak). Zer esanik ez dago, gizarteak gutxien ezagutzen duen eta jasan behar izaten duten erabilerari buruz, alegia, laborategietako esperimentuetarako akuri izatea. Bai arma arrunt zein biologikoak gizakiengan zein eragina duten ikusi aurretik, animalietan probatzen dira. Ardi eta zaldiak tirokatzen dira ikerketa balistikoak egiteko. Zientziaren ikuspuntutik, praktika hauek diruditen bezain ergelak dira.
Animalien ahulezia eta menpekotasunak areagotu egiten dira guda garaian. Zoologikoetako maizterrak janaririk gabe geratzen dira, eta sarritan heurak guda aurretik eta ondoren inolako animaliokiko begirunerik erakutsiko ez dutenen jaki bihurtzen dira. Egia esateko, gizakien biktima izate honek ere ez die ahulenekiko erruki izpirik ere sortzen. Askotan abereak erahilak izaten dira herritarren jaki iturria eteteko asmoz. Animalia ez gizatiarrak gatazken biktima ahaztuak izan ohi dira. Guretzako egoera puntualak badira ere, gehiengo handi batentzako heuren bizia gizakiaren alboan ematea bera etengabeko gatazka da. |
|
|
Animalien salerosketaren alorrean alde batetik legezkoa (erregulatua dena) eta bestetik lege-kontrakoa (baimendua dena) bereiztea animalien oinarrizko eskubideak mespretxatzea da, hauek izaki banakoak diren heinean. Izkinako maskota-dendan eskuratutako perikitoaren hegan egiteko edo parekatzeko grina Amazonasko bere habitatetik bahitutako loroaren bezain handia da, lehena zenbait belaunaldiz gatibutasunean egon izan den arren. `Saltoki espezializatuak´ deituriko dendetan kontzienteki animaliak erosteak negozio bihozgabe baten babesa dakar eta negozio honen protagonistak beti dira biktima errugabeak. Galzorian dauden espezietako animalien salerosketak beste konnotazio batzuk ere ba ditu. Arma eta droga-salerosketaz gain animalien edo beraien gorpuzkien salerosketa ilegala nazioarteko negozioetan errentagarrienetatikoa dugu.  Prozesu honen guztiaren leherrarazlea herrialde aberatsen eskaria da. Azkenean ordaintzen den prezioa oso altua da, eta aldiz, hasierako hornitzaileak pobreak direnez gero, gutxi ordaintzen zaie. Bitarteko fasea da trafikanteak aberasten dituena, hauek animalia harrapatzaileei ahalik eta animalia gehien bidaltzeko presioa egiten baitie, igortze prozesuaren kondizioei jaramonik egin gabe. Horregatik, espeziearen arabera, ez da harritzekoa bidalitako animalien ehuneko laurogeia bidaian hiltzea kasu batzuetan. Hau ez da harritzekoa kontutan izanda animalia asko, ogitartekoak balira, egunkari-orrietan bilduta bidaltzen dituztela edota maletetan pilatuta. Nahikoa da bidalitako animalien proportzio txiki bat bizirik heltzea kontuak ongi ateratzeko. Ez da zaila ondorioztatzea hasierako hornitzaileentzat hau guztia aberasteko era azkar, erraz eta erakargarria dela ulertzea, beraiek ongi ezagutzen duten ingurunean ematen baita . Baina ez dute kontutan hartzen oihanak basatiki agortzen dituztela. Ez dute arazorik arbolak mozteko bertan pare bat txitaldi lortzeko aukeraren susmorik badute, gero ahia biriketan sartu eta batzuetan hil arte txitok inongo konturik gabe elikatzen dituztelarik. Deportazio masibo honetatik bizirik ateratzen diren animaliek `suertetsuak ´ izan direla aipatzea ironia krudela besterik ez da. Gelditzen zaien bizi osoa lurtegi zikin edota kaiola ñimiño batean pasatuko dute. Hegan egitea edo etsaiarengandik ihes egitea ilusio eta ezineko zerbaitetan bilakatzen dira hurrenez hurren. Beraien bizia saloiko errezel edo kortina ikustea izango da, leihotik ikusten den asfalto zati horri begiratzea eta sukaldera etengabeko joan-etorriak egitea. Animaliak ez dira gureak eta ez dugu inongo eskubiderik biziarteko gatibutasunera kondenatzeko. |
|
|
Herrialde industrializatuetan lanerako animaliak ez direla erabiltzen pentsatzeko joera dugu, baina egia bestelakoa da, droga-bilaketa edo elbarrituen laguntza bezalako alorretan erabiltzen baitira. Errealitate hauek hasiera batean dirudien baino errealitate iradokitzaileagoak ezkutatzen dituzte. Gure planetako zati handi batean nekazaritzan edo garraio alorretan dabiltzan animaliak ahitu arteko tratu txarrak jasaten dituzte, errespeturik gabe tratatuak dira, eta beraz, beraien oinarrizko eskubideak kontutan izan gabe. Esplotatzaileak izugarrizko pobrezian bizi dira, baina honek ez die ematen eskubidea animaliekiko begiruneez ahazteko, besteengandik beraiei begirunea izatea espero duten bezala, alegia. Jabe eta animalien arteko erlazioa bortizkerian oinarritua egoten da. Zartadak ibiltzen hasteko, gelditzeko, eskuinera joateko edota belaunikatzeko. Arlo honetan ez dugu aurkitzen ezberdintasunik astoak badira, elefanteak, gameluak edota idiak. Denak izaten dira menderatuak gizakien onerako. Horregatik, gizarte esklabistak desagertu direla baieztatzeak fenomeno honen ulermena murriztua dela iradokitzen du.
Hauetariko animalia batzuen ohiko ideia kulturalak zuzenean izaki-objektuak bihurtzen ditu. Astoak makilaz jo eta astintzen dituzte zama handiak eramateko balio ez dutenean ere. Elefanteak sentimendurik gabeko izugarrizko haragi-puskak bezala tratatzen dituzte, pentsatuz bere dimentsio handia dela eta metalezko hagak minik ez diola egingo. Erraldoi hauek egin behar izan duten etengabeko lana dela eta, sorturiko frustrazioa horren handia dela eta animalia hauek sendatzeko Asiako hego-ekialdean tratamendu psikologikoa erabiltzeko ekimenak hasi dira martxan jartzen. Animaliei ez zaie duintasunez erretiratzeko aukera ere ematen. Kasu askotan, erretiratzeko momentua heltzen denean, hiltegira eramaten dira, herriko gazteei azken festa baterako saldu edo esplotatzeko beste pertsona batzuei saltzen zaie. |
|
|
Animalia batzuk ongi adaptatu dira gizakien gizartera, eta ondorioz, hiri-ingurunetan iraun dezakete bizirik soilik, non askotan gure zabor hondakinak janez bizi diren. Usoak, arratoiak, txolarreak eta korbido espezie batzuk dira `animalia autoetxekotu´ hauen adibide. Usoen kasuan, estatua eta eraikinetan kalteak eragiten dituzte, baina hauek egiten duten kaltea eta guk egiten diegunak ez du konparaziorik, urtero harrapatu eta masiboki gasez hiltzen baitituzte udaletxeek. Hau da kexa bizi-estilotzat duen eta denak molestatzen dion gizarteko sektoreari politikoek egiten dioen eskaintza politikoa. Animaliak errespetatzeko ez dirudi nahikoa denik usoa bakearen irudia izateko aukeratu izanak edota adiskidetasunak. Animaliak aldi berean sinbolo eta sarraskitzeko objektu bezala kontsideratzeak animalien irudi eskizofreniko bat dugula iradokitzen du. Arratoiak bezalako ezinikusia sortzen duen hiri-animalia bat aurkitzea zaila da. Orokorrean jende askoren iritziz animalien alde agertzea giza sufrimenduaren aurkako iraintzat hartzen bada, arratoien alde agertzea sendaezinezko desoreka mental garbi baten seinale dela pentsatzen da. Aldiz, gure aurreiritzi estetikoak alde batera utziz, arratoiak izaki sentikorrak dira, parekatu egiten dira, beraien kumeei titia ematen die, egoera atseginez gozatu eta antikoagulatzaileekin sufritu egiten dute, etengabe sarraskitzen ari den herriko alkateak sufri dezakeen beste. Arratoien kontrako borroka etengabea eta atsedenik gabekoa da. Baina haiek gure bizi-estilo oparoari esker bizi dira eta bankete honetan beraien kuota hartzen utzi behar genieke. Ezagutzera ematen ez diren arren, ba dira gure begi-bistatik aldenduta mantenduko lituzkeen eta agresiboak ez diren erak. Era hauengan interes errealik ez badugu jartzen, animaliei minik ez sortzeko gure ahalmen morala oso zalantzakoa dela onartu beharko dugu. |
|
|