Nortzuk gara Inprimatu E-posta

Animalientzako Tratu Etiko baten aldeko Elkartea (ATEA) 1994. urtean sortu zen, estatu Espainiarrean mugimendu honen aintzindari izandako Animalien Eskubideen Babeserako Elkartearen  (ADDA) euskal ordezkaritza osatu zuen pertsona talde baten eskutik. 

ATEA, egun, 70. hamarkadatik gaurdaino sortu diren  talde animalista askoren artean aurkitzen da. Bere sorreratik gaurdaino, elkartea komunikabide ezberdinekin harremanak lantzen eta giza espezieak gainontzeko animalienganako erakusten duen oldarkeria salatzen espezializatu da. 


Erakundea osatzen dugunok, gizakiak gainotzeko animaliei eragiten dien edonolako bortxakeria, bidegabekeria edo/eta  arrazoirik gabeko esplotazioaren kontra dihardugu. Bidegabekeria hauek jasan ohi dituzten animaliak, bai mina, bai sufrimenduarekiko sentiberak dira. Gizakiok, gure ekintzak epaitu ditzakegun neurrian, moralki urkoaren sufrimentua ekiditera behartuta gaude, bai “gizakia” zein “animalia” izan.

 

Animalien eskubideen alde aritzen garenok eginbide hau aukeratu dugu biktimak errugabeak eta  babesgabeak direlako. 

 

Image

 

Ideologia animalistak, sarritan, gizakien sufrimenduarekiko sentsibilitate urria duela esan ohi da. Uste hau, iraingarria izateaz gain funts gabea dela esan daiteke. Izan ere, gauza bere pentsa genezake haurrekiko (agian babesgabe eta xaloak izateagatik) ardura dagertzatenei buruz, alegia, pertsona heldu zein adinekoak mesprezatzen dituztela. Egia esan, animalistek gizarteak orohar duen baino sentsibilitate humanitario arrunt handiago erakusten dute. Izan ere, gutariko askok animaliekiko arreta hau gure ikuspuntu etikoaren zabaltze gisa ikusten dugu.

 

Ildo honetatik, animalistok ere, maila pertsonalean, heriotz zigorra, tortura, biziarteko kartzel-zigorra eta esklabutzaren aurka agertzen gara biktimak giza espeziekoak direnean. Ondorioz, ATEAk publikoki eta ofizialki adierazi nahi du edonolako bortxakeriarekiko mespretxua, biktimaren generoa, gizarte maila, espeziea, sexu joera eta ideologia politikoa edozein dela ere. Hortaz, hautazko diskriminazioan oinarritutako edozein bortxakeria gaitzesten dugu. 

Comentarios
Añadir nuevoBuscar
Escribir comentario
Nombre:
Tí­tulo:
Security Image

Powered by JoomlaCommentCopyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.Homepage: http://cavo.co.nr/

 
< Aurrekoa