|
Animalien sufrimendua ekiditzeko 1 Arropa, beroki edo zapatak erosterakoan, kontuan hartu dituzun alternatibak. Larru edo artilezko produktuak erosi beharrean, sintetikoak edo zuntz begetalezkoak erosi. Merkeagoak dira, besteak bezain politak eta ez diete animaliei minik eragiten. 2 Serioski pentsatu haragi, arrain, esne eta arrautzen kontsumoa gutxitzearen aukera. Granjetako animalien egoera hain krudela izanik, ezinbestekoa da gure elikatzeko ohituren errebisioa. Baliteke, sekula pentsatu ez baduzu, hasieran gogor xamar iruditzea, baina azkenean aukera erakargarria bilakatuko zaizu. Dieta begetarianoa kontutan hartu. Zuk irabaziko duzu eta batez ere animaliek. Gainera, egungo merkatuak zenbait aukera errazten ditu, hala nola gurinaren ordez margarina aukeratzea, esne begetalak behi-esnearen ordez, baita hainbat saltxitxa eta hanburgesak ere. Zuk jartzen duzu muga. 3 Saiatu animalietan frogatuak izan ez diren garbiketa produktuak eta kosmetikoak erosten, hurkoaren sufrimenduaz arduratzen ez diren enpresen aurkako boikot eraginkorra baita. Geroz eta handiagoa da aukera etikoago baten alde egiten duten enpresen zerrenda. Orokorrean, saia zaitez animalien osagaiez egindako produktuak baztertzen. 4 Saiatu animalietan frogatuak izan ez diren garbiketa produktuak eta kosmetikoak erosten, hurkoaren sufrimenduaz arduratzen ez diren enpresen aurkako boikot eraginkorra baita. Geroz eta handiagoa da aukera etikoago baten alde egiten duten enpresen zerrenda. Orokorrean, saia zaitez animalien osagaiez egindako produktuak baztertzen. 5 Ingurune naturalean bizi diren animaliak errespeta itzazu, hauei kalterik eragin gabe. Gogoratu bere etxean daudela eta ingurune hau bizi ahal izateko behar dutela. Ez ahaztu animalien aldeko elkarteekin bat lan egitea, animalien babesaren alde lan egitea dela. 6 Ingurune naturalean bizi diren animaliak errespeta itzazu, hauei kalterik eragin gabe. Gogoratu bere etxean daudela eta ingurune hau bizi ahal izateko behar dutela. Ez ahaztu animalien aldeko elkarteekin bat lan egitea, animalien babesaren alde lan egitea dela. Muéstrate crítico con aquellos negocios basados en el cautiverio de animales (zoológicos, parques acuáticos, aquariums, circos...) autentica tortura para ellos, pues son obligados a actuar de manera contraria a su naturaleza. 7 Ez zaitez isilik geratu zure inguruko eskola edo unibertsitateetan animaliekin esperimentatzen bada. Gogoratu, zenbait praktiken aurrean kontzientzia eragozpena egiteko eskubide morala duzula. Irakasleei, animalien erabilera suposatzen ez duten alternatibak proposatu, eta honi buruzko debateak bultzatu. 8 Galdutako edo jaberik gabeko animalia etxetiar bat aurkitzen baduzu, familiako kide gisa onartuko duten bizileku bat topatzen saia zaitez. Pentsa ere zure etxea izan daitekeela tokirik aproposena. Aukera hoberik aurkitzen ez baduzu, eraman ezazu Animalien Babeserako Zentro batera eta bere etorkizunaz arduratu zaitez. Animalia batekin bizitzeko beharra sentitzen baduzu, adopta ezazu aterpe batean. Ez ezazu hazle profesionaletara jo, hauen negozio krudela mantenduko baituzu. Gurekin bizitzera hobeto moldatzen diren animaliak, zakurrak eta katuak dira. Hauetako batekin bizi bazara jadanik, ez iezaiezu utzi kumeak edukitzen. Hoberena izango da bai beraientzat, baita zuretzat ere. 9 Ez erosi animalia exotikorik, ezta “kaioletako txoriak” deritzonak ere. Hauentzat, gatibutasuna, etengabeko sufrimendua da. Hamsterrak, akuriak eta loroak, animalia atseginak iruditzen zaizkigu, baina objektu soil gisatzat hartzen dituen eta errentagarritasun ekonomikoaren bila dabilen komertzio baten ondorioa dira. Beste animalia batzuk, hala nola, Floridako dortokek, sugeek, armiarmek, txintxillek edo igelek ezingo dute gure etxean, beraien bizilekutik urrun, gustura bizi. Ia kasu guztietan, hasierako ilusioa, beti berdinek jasaten dituzten ondorioetan bilakatzen da. Dendetan saltzen diren hainbat animalia, euren ingurune naturaletik bahitutakoak dira, baldintza jasangaitzetan garraiatutakoak, gehienak bidaiaren amaierara iritsi aurretik hiltzen direlarik. 10 Animaliekin krudelak diren ikuskizun publikoetan ez ezazu parterik hartu, ez dirulaguntzaz ez zure presentziaz. Pertsona askok, zezenketen, sokamuturren, bigantxen, zaldi edo galgo lasterketen erakargarritasuna sentitzen du, baina jarduera hauek animalien oinarrizko interesak mespretxatzen dituzte. Argi dirudi ondo pasatzeko izaki errugabeen esplotazioaren beharrik ez dagoela. Batzutan, aski da enpatia ariketa xume bat egitea: ez zaitez jasan nahi ez zenukeen inolako egoeraren laguntzaile izan. Pentsa ezazu, guztiok jarrera aktiboago eta kritikoago bat hartuko bagenu, ez zirela errealitate hauek jazoko. Aholku hauez guztiez gain, Animalien Defentsarako Talderen batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Asko dauzkazu aukeratzeko. ATEA aukeretariko bat da. Modu honetan, zure astia eta hitzak babesgabeenen alde erabiliko dituzu. Animaliak ezin dira heuren eskubideak exigitzeko batu, ez eta hitzik egin ere. Egin ezazu zuk beraiengatik. Atal honetan agertzen diren documentuak, prentsa zein artikulo monografikoen bidez, ATEAk komunikabideetara igortzen duen mezu animalistaren erakusgarri bat baino ez dira. Modu batean edo bestean, animaliek jasaten duten eta giza bortizkeriarekin zerikusia duten gaiak jasotzen saiatu gara.
|