Sarrera arrow Gure lana
Zer gara (eta zer ez) Inprimatu E-posta

Ideologia animalistaren mugak zeintzuk diren ezarri eta honen inguruan egiazko informazio bat izateko, komenigarria da  ATEA bezalako elkarte bat zer den eta zertan datzan egoki azaltzea. Izan ere, sarritan gure ideiekin zerikusi gutxi duten sentipen mota edo/eta elkarteekin lotzen gaituzte. Zentzu honetan, zer garen eta zer ez argitzea garrantzizkoa dela iruditzen zaigu. 

 

· ATEA talde animalista bat da. Animalienganako “interesa” agertzen dugu mina senti dezaketen izakiak direlako, alegia, sufritzen dutelako. Animaliekiko tratu txarrak moralki onartezinak direla deritzogu. Animalistok uste dugu neurri bereko samin eta larriuneek ondorio berdinak dauzkatela, hau pairatzen duen espezie biologikoa edozein izanda ere. 

 

 Funtsean, elkarte humanitarioengandik bereizten gaituen bakarra gure arreta eskaintzen diogun norbanakoa edo taldea da.

 Image

· ATEA ez da elkarte ekologista ez kontserbazionista. Hare gehiago, aipatu taldeek defendatzen dituzten tesiak sarritan animalistenekin kontrajartzen dira. Gure arreta, espezieei baino, nagusiki banakakoei zuzendua dago, hauek baitira sufri dezaketen izakiak. Alegia, berdin arduratzen gaitu arrano inperialak jasandako erasoak zein baserriko oiloak jasandakoak. Ondorioz, animaliekin zerikusia izan dezaketen  gainontzeko kezka moralen aldean, idelogia animalistak animaliak banakako bezala ikusten ditu. Izan ere, sufrimendua norbanakoak soilik jasaten duen sentipena da,  eta gure oinarria zentzugabeko samina ekiditea da. Gure filosofia ulertzeko erakunde humanitarioek egiten duten lanaren inguruko analogia bat erabii dezakegu. Erakundeok norbanakoen eskubideen alde egiten dute, taldearen estatusa (amazoniako indio taldea esaterako) lehentasunezkotzat jo gabe.

 

Hasierako baieztapenaren inguruan, zehaztu beharra dago, gure pentsaerak ez dituela ideia ekologista-kontserbazionista baztertzen. Izatez, animalista gehienek ingurumenarekiko ardura eta kontzientziazio handia erakusten dute beraien egunerokotasunean. Esan beharra dago, halaber, tesi ekologistengandik kontserbazionistengandik baino hurbilago sentitzen garela. Izan ere, azken honek ingurunea (animaliak barne) gizakiaren zerbitzurako biltegitzat hartzeko joera du, komunitate biotikoa interes propiorik gabeko elementu aldagarri multzoa dela eta beti gizakiaren zerbitzura dagoela onartuz.  Era berean, bidezkoa da onartzea mugimendu ekologistaren barnean animalien problematikarekin sentsibilizaturikoen portzentaia, zorionez, gizartean baina handiagoa dela, eta hau azken urteetan bultzatu den gauza dela.

 

· Ez gara Babeserako Erakunde bat. Ez ditugu utzitako animaliak hartzen ez harrera etxeak kudeatzen. Zeregin garrantzisu honetaz ABEak arduratzen dira, eta gu hauen helburuekin guztiz bat egiten dugu. Batez ere, gizartearen kontzientziazioan dihardugu, egunen batean babes elkarte hauen beharrik egon ez dadin. Gaur egun, ordea, lan osagarrika dira biak.

 

· ATEA bezalako taldeen partaide garenetariko askok ez dugu gure burua “animalien maitale” gisa ikusten. Gauza biak bateragarriak dira, sentimendu kontua baino justizia arazoa dela uste baitugu. Puntu hau argitzearren, aurrez aipaturiko analogia bera erabiliz, argi dago elkarte humanitario hauetako bolondresek  ez dituztela heuren buruak umeen, behartsuen, gaixoen edo/eta adineko pertsonen “zale” ikusten. Baina era berean, “arrunta” da animalien aurkako edozein basakeria salatzean duen oro, bere aisi denbora zertan igaro ez dakien  milika dela entzutea. Jende askok uste du oraindik, ideia animalistak defendatzen ditugun bezalaxe defenda genezakeela filateliarako zaletasuna. Guzti honen jatorria, jakina, samina pairatzeko gaitasuna gizakiarekin soilik erlazionatzen duen kulturaren ondorio da. 


Animalien alde lan egiteko ez duzu helburu horrekin antolaturiko elkarte bateko kide izan behar. Aski duzu kontzientziazio eta kompromiso pertsonal minimo bat edukitzearekin. Ikusten zeinen erraza?

 

Baina, horretaz gain, hemen azaltzen ditugun aukera ezberdinekin, Animalien Defentsaren aldeko Erakunde baten alde eginez gero, itzela litzateke. Biziki pozten gara norbait elkarlan honetan batzen zaigunean. Geroz eta partaide gehiago izan, ekintza gehiago eta are eraginkorragoak egin genitzake.

 

Sarean ikus dezakezun bezala, arazo honi aurre egiten dioten erakunde eta elkarteak ugariak dira, eta ezberdinak halaber, heuren lan egiteko era, filosofia, lehentasunak zein ekintzetarako estrategiak. Talde animalista bateko partaide izan nahi baduzu aukera zabala duzu. Ez du zertan gure elkartean izena eman behar, nahiz eta gu, egia esan, erabaki horrekin asko poztuko ginatekeen. Animatuz gero, ongietorria izan zaitez.  

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >