Sarrera arrow Bizitza koherentea
Bizitza koherentea Inprimatu E-posta

Animalien ustiapenak ondorio lazgarriak dakarzkie pairatzen dutenei. Parrafo hau irakurri baino lehen milaka errugabe hilko dira, heuren bizitzan gabezia eta sufrimendua soilik ezagutu ostean. Une honetan, milioika zenba genitzake beren haragi, larru, adar, arrautz, esne, behazun edo/eta barrabilengatik. Beste askok, heriotzeraino daramatzan bortxakeria publikoa pairatzen dute. Azken gertaera hauek gainera, administrazioaren babesa izaten dute eta hiltzaileak heroi moduan hartzen dituzte. Azken urteotan babes-lege batzuk lortu izanak egoera hobetu dela pentsatzera eraman gaitzakeen arren, errealitatea bestelakoa da; egungo egoera okerrena da gizakiaren alboan bizi diren animalientzat. Orain arte, inoiz ez dugu hainbeste errugabe maila honetaraino sufriarazi. Animalien bizitza jasanezina den infernu bilakatu dugu.

 mani2

Begien aurrean dugun egoerak, pertsonok banaka ezer egin ezin dugula pentsatzera eraman gaitzake. Honelako jarrera ezkorrekin gizartea, hain zuzen ere,  banakakoez osatua dagoela ahaz genezake, eta bai maila publikoan bai pribatuan, geure eragina uste duguna baina handiagoa dela. Gizartea ni bezalako pertsonez osatua balego zer nolako gizartea izango genukeen galdetu diezaiokegu geure buruari. Erantzuna xinplea da. Hain zuzen biderkatu besterik ez genuke egin behar. Alegia, arrazoi etikoengatik animaliei tratu txarrak ematen zaizkien ikuskizunetara ez banoa, eta gainerakoek gauza bera egingo balute, ez lirateke ez zezenketak, ez zirkoak ezta erbi-txakur lasterketak egongo. Ideia xinpleegia dirudien arren, mundua aldatzeko norberak aldatu beharra du pentsatzen dugunarekin bat datorren jarrera bat hartuaz. Analisi honetan funtsezkoa da oinarrizko estrapolazioa bat egitea. Planteatu beharreko egoera bi pausotan eman genezake. Alde batetik geure buruari galdetu beharko genioke animaliak sufritu edo hiltzen diren egoerak jasan nahiko genituzkeen jendeak heuren interesak aintzakotzat hartzen ez dituelako. Bestetik, arazoaren parte izan nahi dugun ala konponbide baten bilaketan parte hartu nahi dugun erabaki beharko dugu. Geurekoiak bagara eta arazoaren parte izatea erabakitzen badugu, ondorengoa galdetu beharko genioke geure buruari: zertan datza gure gizatasuna?  

 

Hau guztia erretorika baino ez dela pentsa daitekeenez (eta agian ala da),  adibide zehatz eta praktikoetara jo genezake. Zer egin dezake gutariko bakoitzak bere egunerokotasunean animalien holokaustoa ekiditeko? Ondoren agertzen diren aholkuek, behin eta berriz gauza bera adierazi arren, lagungarriak gerta dakizkiguke norabide egokian abiatzeko erabakiak hartzerako orduan.

Comentarios
Añadir nuevoBuscar
Escribir comentario
Nombre:
Tí­tulo:
Security Image

Powered by JoomlaCommentCopyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.Homepage: http://cavo.co.nr/

 
Hurrengoa >