|
Mina fisiologikoki existitzeak bi aurpegi ditu: bata aingeruarena eta bestea deabruarena. Zorionez, orratz batekin sastatuz gero, mina sentitzen dugu. Baina ez da bere alarma eginkizuna orain interesatzen zaigun alderdia, benetan interesa izanez gero, ekidin daitekeen mina baizik.Arrazoi eta funtsik gabeko mina da zital edo maltzurtzat duguna, eta beraz, gaitzesgarri.  Bestalde, tesi cartesiarretan zaharkiturik egonez, animaliak sentimendu edo emoziorik gabeko automatak bezala ikusten dituzte populazioaren zatitxo bat izan ezik gizartean nagusi den ideia mina eta plazerra bezalako sentsazioak ez dituztela soilik gizakiak sentitzen da. Are gehiago, gizakietan dituzten funtzio berberak bete eta emaitza berberak sortzen dituztela beste izakiengan pentsatzen dugu. Horrela, kausa animalistak transmititu beharreko gogoeta oinarrizkoetariko bat hauxe da: fenomeno ezberdinak balira bezala ez dagoela giza mina edo animalien mina ezberdintzerik. Benetan existitzen den bakarra sufrimendua da, arrazoirik gabeko minaren esperientzia latza, onartezina, bai batzuentzat eta besteentzat, biktimaren espeziearen ezaugarritik guztiz at dagoen kontua. Hau onartuz gero, beste izaki sensibleenganako gizakiaren betebeharrak ezin du urruti izan. Ebidentzia hau onartzen (eta beraz, gainditzen) ez dugun bitartean diskurtso animalistak handicap handi bat izango du bere mezua igortzean.
|