Sarrera arrow Sarrera
Sarrera Inprimatu E-posta

Gizakiok “animaliak” bezala ezagutzen dugun talde biologikoari konszienteki eginiko kalte justifika-ezinari animalien auzia deritzogu. Istripuen ondorioak edo etikoki aktiboak ez diren eragileek egindakoak (gizaki minusbaliatuak eta beste espezietako indibiduo gehienak) ez lirateke animalien auziaren kategorian sartuko. Adibide gisa, kotxez harrapatua izan den untxiaren kasuan (nahi gabe), animaliarentzat sekulako arazoa da, baina ezin da epigrafe honetan sartu.


Justifika ezina (edo doakoa) hitzaren inguruan hausnarketa egitea merezi du, animaliei egindako tratu txarrei dagokionean. Animalien kontra egiten diren biolentziaren era asko legitimizatzen duten pertsona askok aprobetxa zezaketen hitz honen itxurako anbiguotasun semantikoa. Praktikotasunari begiratuz, gure oinarrizko interesa edota gure behar primarioen gainean eragin zuzena ez duten eta ekidin genitzakeen egoera oldarkor guztiak justifika ezinak bezala kontsideratuko ditugu hemen, hots, gure osotasun fisikoa eta gure bizitza bera. Egia esan, onar genezakeen animalien kontrako biolentzia bakarra norberaren defentsa legitimoa edo kalte handiagoa sahiestu arren gertatzen denean.. Bestalde, esfortzu handirik gabe gizakien kontrako biolentziaren legitimazioa pareko kasuetan bakarrik onar daitekeela ondoriozta dezakegu.
Image
Animaliek pairatzen duten doako eraso esparruak oso ugariak dira. Ez gara zenbait jai  herrikoi basatiak edo baleen ehizari buruz ari, askoz gutxiago ezagutzen diren beste batzuetaz eta, alderatuz, aurrekoak baino latzagoak direnak, sortzen duten biolentzia mailarengatik eta sufritzen duten aleen kopuruagatik alegia. Abeltzantza, bibizekzioa edo gizakiaren denbora-pasarako egiten den animalien zapalketari buruz ari gara.


Zapalketa mota zehatz bat aztertzen dugunean ez gaudela gertaera isolatu baten aurrean azpimarratzea garrantzitsua da; fenomeno homozentriko-espezistaren beste adierazle baten aurrean gaudela esan beharra dago. Fenomeno hau hurrengo honako sinesmenean oinarritzen da: espezie biologiko zehatz batekoa izateak (giza-espeziekoa, noski) beste espezietako indibiduoak “gauzak” balira tratatzeko eskubidea ematen du, ez gure oinarrizko beharrak asetzeko, azaleko kapritxorik berezienak betetzeko baizik.

Jende gehienak animaliekin dugun harremana orokorki zapalketan oinarritzen dela ez du sentitzen. Zapalketa kasu berezi eta puntualekin erlazionatzen du; horra hor: publikoki egiten diren zenbait zapalketa, zakurren abandonua eta akaso komertzialki egiten den zenbait animalia enblematikoen ehiza, fokena edo Bengalako tigreena, besteak beste. Egoera hauek salbuespenak dira iritzi publikoarentzat; gizakiaren menpean dauden animaliak ongi bizi direla, “bere ordua iritsi arte”, uste da. Txerriak ezkurren bila artadietan libre, oiloak soroan arto-aleak mokokatzen  edo laborategiko saguak poz-pozik gizarteari egiten dioten zerbitzuarengatik imajinatzea gustatzen zaigu. Informazio falta orokor hau bakarrik jendeak benetan zer gertatzen ari den jakin nahi ez duenean gerta daiteke. Animalien errealitate gordina ezagutzeak gu geu askotan biolentzia instituzionalaren lankide aktiboak garela ikustea suposatzen du eta horrek larritzen gaitu. Hala ere, eta zintzotasun etikoagatik gai honi buruzko egiazko informazioa jasotzeko presta egon beharko ginateke, besterik ez bada. Hain zuzen ere, hori da ATEA-k duen helburua.

 
< Aurrekoa