Laborategietako animaliak Inprimatu E-posta

Animaliek gizakiaren eskutik pairatzen duten esplotazio alorren artean, eztabaida gehien sortzen duena esperimentazioa arloa da, baita mugimendu animalistaren bornean ere. Izan ere, “nahitaezko kalte” gisa aurkezten dute askok, medikuntzaren garapenerako, eta ondorioz gure ongizatearen aitzakitan.


Argudio honetan oinarrituz, jende askok, baita filosofia animalistarekin bat egiten ez dutenak ere, zooen, larrugintzaren, zezenketen edo erbi-txakur lasterketen aurkako debekuak gure ongizatean eraginik izango ez lukeela onartuko luke. Hortaz, luxu eta entretenimendu eskaintza honi uko egin geniezaiokeela adierazten dute. Baina zer gertatzen da bibisekzioarekin? Ikertzaileen lan desatsegina onartu behar dugu gure osasunaren beharrean delakoan? Ezbai honen aurrean bi jarrera har ditzakegu; jarrera otzan eta akritikoa erakuts dezakegu esperimentazio-industriaren mezu mehatsukor eta aldi berean itsaropentsuen aurrean, edo gertakari hau modu global eta burutsu batez hausnar genezake.  

 conejo

Iritzi publikoak izaten duen lehen akatsa animaliekin egiten diren esperimentazioak medikuntza eta farmakologian soilik ematen direla pentsatzea da, era honetan arlo hauek giza ongizatearekin uztartuz. Baina errealitateak erakusten digunez, esperimentu mingarrienak honako esparruetan ematen dira: arlo militarrean, espazioaren ikerketan, kosmetikan eta arlo industrialean. Arma kimiko eta biologikoak garatzearen aitzakitan zaldiak sufriarazi eta hiltzea zitala da. Hare gehiago armok asmo berdinekin gizakiarengan erabiliko direnean. Gerora espaziora bidaltzeko tximinoei deskonpresio proba gogorrak jasanaraztea, substantzia mingarriekin untxien begiak erretzea, edo elikagai gehigarrien bitartez arratoiak pozointzea, arrazoitzeko ekintza arrunt zailak dira. Ekintza hauen guztien atzean arrazoi ekonomiko handiak ezkutatzen dira. Ez da gogo berezirik jarri behar ekintza hauek beharrezkoak ez direla jakinarazteko. 

  

Akuriak hiltzeraino pozoitzen dituzten marken arduradunek, froga hauek gure segurtasunerako egiten dituztela diote, alegia, produktu batzuen toxikotasun maila neurtzeko. Haatik, animalietan proba asko eginagatik, bere onetan dagoen edonori ez litzaioke ontzi-garbikari kopatxo bat hartzea otuko. Sen onak ohartarazten dio osasunarentzako gai kaltegarri bat dela, ondorio honetara milaka animaliari mine gin zaiola jakin aurretik. Logika honi jarraiki, izaki babesgabeei xanpu kantitate handiak irensterazteak ez dizkigu begiak erretzetik babestuko hutsegite batean, dutxatu bitartean, begiak zabalik badauzkagu. Hortaz, zer zentzu du hainbeste izaki sentikor sufriarazteak azkenean etekin garbirik lortzen ez badugu? Eta horrela izanagatik ere, bidezkoa da gu bezala senti dezaketen animaliei ezpainetako batengatik halako samina eragiteko erabakia guregain hartzea? Erokeria honen guztiaren atzean batez ere arrazoi ekonomikoak daudela arrazoitzea sinpleegia dirudien arren, ez da horrela. Izan ere, ikertzaile hauek animaliak tresna gisa ikusten dituztela gaineratuz gero, emaitzak ez gintuzke harritu behar.

 

Baina medikuntza ikerketaren eremuan sartzerakoan ere, egoera zentzugabe eta lizunak aurkitzen ditugu. Drogomenpekotasun zein psicología arloan egiten diren saioak dira adibide ezmoral garbienak. Zein emaitz atera genezake karraskari osasuntsuak alkoholiko bihurtuz, edo tximinoak minbizia eragiterainoerretzera behartuz, egunero sendagilearenera gaitz hauek jota doazen pertsonek ematen dizkiguten datu mordoa erabiliz lor ez dezakegunik? Zer ikas genezake jaio eta egun gutxitara amagandik banatutako mandril bat depresio egoera batetara eramanez? Ez al dago jada ikerketak egiteko buruko gaitzak jotako pertsona nahikorik? Errealitate hauek diruditen bezain faltsuak eta ankerrak dira.

 mono

Beraz, neurri handi batean ikusten denez,  arlo ezberdinetan animaliengan egiten diren proba samingarriek ez diote gure ongizateari ezer berririk eransten. Aipatu arloetan erabilitako giza baliabideak, baliabide ekonomikoak eta baliabide logistikoak prebentzioan oinarritutako osasun sistema baterantz zuzenduko balira, emaitza hobeak lortuko lirateke.

 

Alde bateko giza biolentziaren beste fenomeno asko bezala, hau ikuspegi etiko edo zientifiko-tekniko batetik azter daiteke.  Teorikoki,  azken ikuspegi honetatik egin bagenezake ere, animaliston ustetan lehenengoa nahitaezkoa izateaz gain lehentasunezkoa ere bada. Ideologia animalista “giza” sufrimendua eta bestelako “animalia” sufrimendua existitzen ez direla du oinarri. Sufrimendua soilik existitzen da, minaren sentipena. Eta sentipen hau desatsegina  batzuentzat zein besteentzat. Kasu honetan espezieak zerikusi gutxi du. Egia ukaezin honetan oinarrituz bidezkoa litzateke gure eskutik, jasateko gaitasun maila pairatzen duen especie biologikoa edozien izanda ere. Untxi batek jasandako mina gizakiarena baina desiragarriagoa dela onartzea pertsona beltzen eta zurien, haur eta helduen, behartsu eta aberatsen edo gizon eta emakumeen artean baten aldea egotea bezalakoa litzateke. Nahi dugun diskriminazio mota praktikan jarrita ere, bidegabekeria zentzugabe bati erantzungo dio. Horregatik, moralki aztertu ostean, txakur, arrain edo igel baten osasuna eta ongizatea gurea bezain garrantzaitsutzat dugu. Bibisekzioa eraginkorra izateko kasu hipotetikoan ere, ez dugu ahaztu behar mina elkartrukatu baino ez genukeela egingo.    

 

Kontu etiko-moralak alde batera utzi era arlo zientifiko- teknikoan murgilduz, bibisekzioaren maitale izanda ere, edozein adituk onartuko luke gaixotasun baten inguruko datu esanguratsuak lortzeko hurbileko ereduak aztertu behar direla. Gizonezkoen prostata arazoak konpontzeko asmoz emakumeei gaixotasun hau artifizialki sortzea, zentzugabea eta zientifikoki baztergarria beharko luke izan. Gaixotasun baten garapena baldintza askoren pean dago; ingurumen, gizarte, eta neurri handi batean faktore pertsonalek eragin zuzena izaten dute. Esaterako, adineko pertsona bat bizi osoan tabakoa erretzen arituagatik osasuntsu egon  daiteke, eta aldiz, gazte bat biriketako minbizia eduki. Honen arrazoia xinplea da; tabakoak ez du pertsona guztiengan eragin bera izaten.   


Argitu  beharra dago, animalietan egindako probak egoerak kopiatzean datzatela. Eredu esperimental hauekin laborategi hauetan dihardutenek animalia osasuntsuei gaixotasunak injektatzen dizkiete, nahiz eta gaixotasun hauek beste egoera batean sortu eta garatuak izan. Espezieen arteko ezberditasuna hain handia da non guretzat onuragarri diren osagai batzuk katuentzako  hilgarriak diren. Era berean, lasaigarri gisa erabiltzen ditugunak, kitzikatu egiten dituzte.  

 

Baldintza ekonomiko, kultural eta politikoak parte hartzen dutenez, fenómeno uste baino konplexua da. Hala ere, gaur egun  bibisekzioa irizur zientifiko galanta eta etikoki onarezina dela baiezta daiteke. Gure ongizatea lortzeko jarduera hau ezinbestekoa dela dute justifikazio oinarri bakarra. Osasuna, ordea, ez dago laborategietan, mendeetako esperientzia eta behaketan eta norberaren arduran baizik. Horrela izaki errugabeen sufrimendua ekidingo dugu. Bai zientzialariak zein administrazioa honen guztiaren jakinean daude, baina beren burugogorkeria, aurreiritzi eta interesek animalien eskubideen aurka ekiten dute.

 

Gainera, aipatu beharra dago, izaki errugabeengan kalte izugarriak eragin ostean merkaturatzen diren sendagaietatik, kopuru urri bat baino ez dela garrantzitsua gizakiarentzat. Azken hauek gainera gure ohitura txarrak aldatuz ekidin genitzake; elikadura orekatu eta arrazionalago bat, kirola erregularki egitea, estresa ekiditea, sustantzia kaltegarriak nahita ez hartzea, etab. Jar dezagun tabakoa honen adibide; tabakoak HIESak eta jatorri ezberdinetako minbiziek baino sufrimendu eta heriotz gehiago eragiten ditu, naiz eta azken bi hauek sorturiko eritasunak bibisekzioa justifikatzeko aitzakia izan.

 

Hau guztia jakin ostean, geurekoia eta bidegabea izango litzateke geure bizio eta arduragabekeriek izaki errugabeen bizitza aipatu dugun mailaraino aldatu eta  kaltetzea.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >