Sarrera arrow Entretenimendua
Larrugintza Inprimatu E-posta

Garai batean nahitaezkoa gertatu zen animaliei min eragitea, besteren artean heuren larrua lortzeko. Nork bere burua babesteko neurri hutsa zen. Gaur egungo etika arrazionalak antzinako jokaera hau, alegia, beste animalien larrua janztea, gaitzetsi egin beharko luke. Giza-geurekoikeria ororen gainetik ipiniaz, industria mota hau gutxi batzuen harropuzkeria hasebetetzeko baino sortu ez dela ikus genezake.

 

Ikuspuntu animalista batetik larrugintza aipatzen denean, “luxuzko larruen” edo “oihal finen” gainean ari garela ulertzen dugu. Hau da, nork bere gorputza babesteko estalki bila baino animalien larrua erosteko gutizia hutsa bihurtzen da. Era berean, txahal eta ahuntzen larrua edo artilea bera ere helburu honetarako erabiltzea arbuiatzen duten pertsonen jarrera onargarri da oso. Kontuan izan beharrekoa da, hiltegien eta larrugintzaren industriaren oinarrizko helburuak ez datozela guztiz bat. Izan ere, hiltegien funtzio nagusiena okelaren ekoizpena da, larrua prozesuaren azpiproduktu soila izanik (etekin ekonomikoen %15 inguru). Larrugintzaren azken produktua, ordea, bortxapean bizitako animalien larrua da, merkatuan balio altua izango duena.

 foca

Eskaera honi aurre egiteko erabiltzen diren animalien jatorriak bi dira: ingurune naturala, eta animalia hauen kudeaketa eta manipulaziorako eraikitako haztegiak. Larruaren industrian berebiziko interesa azaltzen du larrugintzara bideratutako animalien jatorria basa-ingurunea ez dela erakusten. Hala ere, urtero miloika animalia sufrimendu izugarria sortzen dien tranpetan jausten dira. Urte gutxira arte, basa-animalien larruak etekin handiak ematen zituen merkatuan. Horregatik, debekatua egon arren, basa-animalia ugarik zorigaiztoko amaiera hau izaten dute. Los animales que nutren la demanda provienen principalmente de dos fuentes: o bien del entorno natural, o de granjas específicamente diseñadas para el manejo y sacrificio de los animales.

 

Izaki hauen etorkizuna ustekabean belzten da mota honetako tranpa bat zapaltzen dutenean. Hasierako izua segundu batzuek buruan jasanezinezko sufrimendu bihurtzen da. Egoera honen aurrean, gatibu dauzkan lakiotik askatzea izan ohi da lehen erantzuna. Ekintza honek, berriz, azal eta giharrak urratzen dizkie. Orduak luze joaten dira, eta min fisikoaz gain sikologikoa ere pairatu behar izaten dute. Azkenean, espezieen arabera erantzunak ezberdinak izanagatik ere, oro har “etxipen-sindrome” batean murgiltzen dira. Sufrimendua jasanezina izan arren ez dute beste irtenbiderik, gatibu duten gorputz atala erauztea ez bada. Sortutako zaurien eraginez nekrosia ziurra da, infekzio sortu eta heriotza gertatuz. Herio-prozesu honek asteak iraun ditzake, animaliaren azken-hatsa ematerako gorputz osoa minberatua duelarik. Egoera honetatik “onik” ateratzen direnak, elbarrituta, etorkizun iluna dute aurrean. Lakiotik askatu ezin izan dutenentzat ehiztaria lehen bait lehen etortzea izaten da onena. Ordurarte, ordea, egunak igaro daitezke.  
 
Ehiztariaren helburua larrua ez hondatzea da. Ondorioz, edozein baliabide erabiliko du “materiala” osorik aterateko. Buruan kolpatzea edo itotzeko asmoz gainean ezartzeak emaitza onak ematen ditu. Honi guztiari zehar-egoerak gehitu behar zaizkio; esaterako familia hausturak (animalia asko bizi osorako elkartzen baitira) edo kumeengan goseak eragindako heriotzak.

 

“Larru ekologikoa” izenpean (gatibutasunean hazitako animalietatik eratorria) kontsumitzaileei iruzur egiten diete, eta espezieen desagertzea gertatzen ez den bitartean bidezko merkataritza egiten dela sinestaraziz. Haztegi hauetako maizterrek pairatu bahar izaten dituzten baldintzak ezagutuz gero, batek baino gehiagok birritan pentsatuko luke. Egia esan, larru “ekologiko” honek aurrez aipaturiko basa-animalien larrua eskuratzeak baino sufrimendu gehiago eragiten du. Izan ere, animalia hauek gatibu bizi dira bizitza osoan. Heuren ingurune naturalean han-hemenka badabiltza, haztegietan mugitzeko aukera kaiola zikin batera mugatzen da, eta gehienetan beste animalia batzuekin partekatu behar izanten dutena. Espezie batzuengan, izaera bakartia dutelako, beste animaliekin batera bizi beharrak eragin sikologiko nabarmena du. Uretako ezpezieek ez dute inoiz urmael edo errekarik ezagutuko, eta gainera bai udaran zein neguan muturreko tenperaturak jasan behar izaten dituzte. Basa-animaliak iheskorrak izaten dira, baina haztegietan ez dute inora ihes egiteko aukerarik. Animalia bakoitzaren oinak bere ingurune naturalera egokiturik daude, baina kaioletan zorua sare modukoa da zirinak kanporatu eta garbiketarako langileria ez kontratatzeko. Egoera honetan oinak zauritu eta infekzioak sortzen dira, baina gangrena azaldu baino lehen sakrifikatzen dituztenez ez dute inolako tratamenturik jasotzen. Diruak agintzen du beti ere.  Animalia asko haragijaleak izan ohi dira, eta askatasunean ehiza izango zen elikaduraren oinarria. Kartzela hauetan, aldiz, ahia baino ez dute jaten, eta ondorioz elikadura-arazoak izaten dituzte.   

 

 Baina garrantzizkoena larrua da, eta berau lortzeko azken pausua heriotza da, eta gainerako prozesua bezala, hau ere modu desegokian gauzatzen da. Helburua larrua egoera onean mantentzea izanik, animaliak gas-ganbera batean (finean kotxe baten motorrari konektaturiko gela), elektrokutaturik edo itota erahiltzen dituzte. Egoera basati honetati ihes egiten saitzen diren animalien hozkada edo adarkadetatik babestu nahian, torturatzaileek edonola maneiatzen dituzte.

Enpresariaren ikuspegitik, prozesua moteltzeak ez du zentzurik dirua galtzen bada. Manipulazio genetikoaren alde azaltzen dira larru azalera handiago lortzeko, nahiz eta horretarako animalien hankak laburtu behar izan, askotan ibiltzeko gaitasunik bage utziz. Ez, negozio hau ez da ikuspuntu moral batetatik behintzat, drogen edo armen merkatua baino onargarriagoa.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >