|
Gure ardurapean egondako animalia bat bertan behera uztea, giza-portaeraren alde higuingarrienetariko bat da.  Etxe-katu edo etxe-txakurrek (gainerako abereen moduan) aspaldian galdu zuten beren txoko naturala. Jaio, bizi eta hiltzeko ere gure beharra dute. Egoera honen berak ahulago egiten ditu. ¿Zer sentitzen du bertan behera utzitako txakur edo katu batek? Etxe-abere bat izan duenak, ziurtatu ahal izango zuen animaliarentzako gu garela bere babesle. Gure arreta eta maitasuna jaso duen animalia bertan behera uzten dugunean, galdua sentzitzen da hasiera batean, bere burua non kokatu ez dakiela. Bai legez kanpo zein legez animalia uzteak emaitza berdina du beregan, alegia, samin krudela. Hasiera batean jabearen bila arituko da, ondoren etsi eta frustrazio egoera batean sartuz. Honek guztiak eragin fisiko nabarmenak dauzka animaliarentzat; gose eza, pisu galera eta etsipen egoera. Kasu batuetan gehiago bizi nahi ez eta hil egiten dira. Gure ardurapena egondako animalia bat bertan behera uzteak ekintza nardagarria da. Estatu Espainiarrean bertan behara uzten diren ehun mila katu eta txakurren kasua aztertuz, arrazoi bi ikusten ditugu; batetik animaliok ugaltzen dituztenen jokaera, eta bestetik haztegi profesionaletan egiten diren erosketak. Iradokizun morala da, baina etxe-abere batekin bizitzeko premia agertzen dutenek bertan behera utzitako animalia bat beregain hartuko balu, arazoa izugarri muriztuko litzateke. Administrazioaren aldetik egindako sentsibilizazio kanpainek gizartearengan izandako eragin urria ikusita, “gure lagunik onenen” egoera hobetzeko presioa egin behar dugu guztiok.
|