Sarrera arrow Abandonuak
Animaliak eta Guda Inprimatu E-posta

vacaGizakiak eragindako kalteak egokiek azaltzen dituena gudak dira. Kaosa, bortxakeria eta moral gabeziaren egoera isaltzen ditu. Gudak etikaren ukapena dakarte, izan ere, lapurketa eta hilketak zilegi baino desiragarri bihurtzen baitira. Biktima zibilen zerrenda emakume eta haurrek soilik osatzen dutela pentsatzen badugu oker gaude. Animaliek ere gudak pairatu behar izaten dituzte. Gudaren bortxakeria fisikoak, beste edozein gizakiri bezala, animaliei ere eragiten die. Bestalde, gudarako tresna gisa erabiltzeak ere eragin zuzena du heurengan (txakurrak, zaldiak, izurdeak, orkak). Zer esanik ez dago, gizarteak gutxien ezagutzen duen eta jasan behar izaten duten erabilerari buruz, alegia, laborategietako esperimentuetarako akuri izatea. Bai arma arrunt zein biologikoak gizakiengan zein eragina duten ikusi aurretik, animalietan probatzen dira. Ardi eta zaldiak tirokatzen dira ikerketa balistikoak egiteko. Zientziaren ikuspuntutik, praktika hauek diruditen bezain ergelak dira.  

 

Animalien ahulezia eta menpekotasunak areagotu egiten dira guda garaian. Zoologikoetako maizterrak janaririk gabe geratzen dira, eta sarritan heurak guda aurretik eta ondoren inolako animaliokiko begirunerik erakutsiko ez dutenen jaki bihurtzen dira. Egia esateko, gizakien biktima izate honek ere ez die ahulenekiko erruki izpirik ere sortzen. Askotan abereak erahilak izaten dira herritarren jaki iturria eteteko asmoz. 

 

Animalia ez gizatiarrak gatazken biktima ahaztuak izan ohi dira. Guretzako egoera puntualak badira ere, gehiengo handi batentzako heuren bizia gizakiaren alboan ematea bera etengabeko gatazka da.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >