Sarrera arrow Animalien salerosketa
Animalien salerosketa Inprimatu E-posta

Animalien salerosketaren alorrean alde batetik legezkoa (erregulatua dena) eta bestetik lege-kontrakoa (baimendua dena) bereiztea animalien oinarrizko eskubideak mespretxatzea da, hauek izaki banakoak diren heinean. Izkinako maskota-dendan eskuratutako perikitoaren hegan egiteko edo parekatzeko grina Amazonasko bere habitatetik bahitutako loroaren bezain handia da, lehena zenbait belaunaldiz gatibutasunean egon izan den arren. `Saltoki espezializatuak´ deituriko dendetan kontzienteki animaliak erosteak negozio bihozgabe baten babesa dakar eta negozio honen protagonistak beti dira biktima errugabeak. Galzorian dauden espezietako animalien salerosketak beste konnotazio batzuk ere ba ditu. Arma eta droga-salerosketaz gain animalien edo beraien gorpuzkien salerosketa ilegala nazioarteko negozioetan errentagarrienetatikoa dugu.

 tortugas

Prozesu honen guztiaren leherrarazlea  herrialde aberatsen eskaria da. Azkenean ordaintzen den prezioa oso altua da, eta aldiz, hasierako hornitzaileak pobreak direnez gero, gutxi ordaintzen zaie. Bitarteko fasea da trafikanteak aberasten dituena, hauek animalia harrapatzaileei ahalik eta animalia gehien bidaltzeko presioa egiten baitie, igortze prozesuaren kondizioei jaramonik egin gabe. Horregatik, espeziearen arabera, ez da harritzekoa bidalitako animalien ehuneko laurogeia bidaian hiltzea kasu batzuetan. Hau ez da harritzekoa kontutan izanda animalia asko, ogitartekoak balira, egunkari-orrietan bilduta bidaltzen dituztela edota maletetan pilatuta. Nahikoa da bidalitako animalien proportzio txiki bat bizirik heltzea kontuak ongi ateratzeko.

 

Ez da zaila ondorioztatzea hasierako hornitzaileentzat hau guztia aberasteko era azkar, erraz eta erakargarria dela ulertzea, beraiek ongi ezagutzen duten ingurunean ematen baita . Baina ez dute kontutan hartzen oihanak basatiki agortzen dituztela. Ez dute arazorik arbolak mozteko bertan pare bat txitaldi lortzeko aukeraren susmorik badute, gero ahia biriketan sartu eta batzuetan hil arte txitok inongo konturik gabe elikatzen dituztelarik.

 

Deportazio masibo honetatik bizirik ateratzen diren animaliek `suertetsuak ´ izan direla aipatzea ironia krudela besterik ez da. Gelditzen zaien bizi osoa lurtegi zikin edota kaiola ñimiño batean pasatuko dute. Hegan egitea edo etsaiarengandik ihes egitea ilusio eta ezineko zerbaitetan bilakatzen dira hurrenez hurren. Beraien bizia saloiko errezel edo kortina ikustea izango da, leihotik ikusten den asfalto zati horri begiratzea eta sukaldera etengabeko joan-etorriak egitea.


Animaliak ez dira gureak eta ez dugu inongo eskubiderik biziarteko gatibutasunera kondenatzeko.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >