Sarrera arrow Lanerako animaliak
Lanerako animaliak Inprimatu E-posta

Herrialde industrializatuetan lanerako animaliak ez direla erabiltzen pentsatzeko joera dugu, baina egia bestelakoa da, droga-bilaketa edo elbarrituen laguntza bezalako alorretan erabiltzen baitira.  Errealitate hauek hasiera batean dirudien baino errealitate iradokitzaileagoak ezkutatzen dituzte.


Gure planetako zati handi batean nekazaritzan edo garraio alorretan dabiltzan animaliak ahitu arteko tratu txarrak jasaten dituzte, errespeturik gabe tratatuak dira, eta beraz, beraien oinarrizko eskubideak kontutan izan gabe. Esplotatzaileak izugarrizko pobrezian bizi dira, baina honek ez die ematen eskubidea animaliekiko begiruneez ahazteko, besteengandik beraiei begirunea izatea espero duten bezala, alegia.  Jabe eta animalien arteko erlazioa bortizkerian oinarritua egoten da. Zartadak ibiltzen hasteko, gelditzeko, eskuinera joateko edota  belaunikatzeko. Arlo honetan ez dugu aurkitzen ezberdintasunik astoak badira, elefanteak, gameluak edota idiak. Denak izaten dira menderatuak gizakien onerako. Horregatik, gizarte esklabistak desagertu direla baieztatzeak fenomeno honen ulermena murriztua dela iradokitzen du.

 

Hauetariko animalia batzuen ohiko ideia kulturalak zuzenean izaki-objektuak bihurtzen ditu. Astoak makilaz jo eta astintzen dituzte  zama handiak eramateko balio ez dutenean ere. Elefanteak sentimendurik gabeko izugarrizko haragi-puskak bezala tratatzen dituzte, pentsatuz bere dimentsio handia dela eta metalezko hagak minik ez diola egingo. Erraldoi hauek egin behar izan duten etengabeko lana dela eta, sorturiko frustrazioa horren handia dela eta animalia hauek sendatzeko Asiako hego-ekialdean tratamendu psikologikoa erabiltzeko ekimenak hasi dira martxan jartzen. Animaliei ez zaie duintasunez erretiratzeko aukera ere ematen. Kasu askotan, erretiratzeko momentua heltzen denean, hiltegira eramaten dira, herriko gazteei azken festa baterako saldu edo esplotatzeko beste pertsona batzuei saltzen zaie.

Comentarios
Añadir nuevoBuscar
Escribir comentario
Nombre:
Tí­tulo:
Security Image

Powered by JoomlaCommentCopyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.Homepage: http://cavo.co.nr/

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >