Sarrera arrow Animalien auzia arrow Hiriko animaliak
Hiriko animaliak Inprimatu E-posta

Animalia batzuk ongi adaptatu dira gizakien gizartera, eta ondorioz, hiri-ingurunetan iraun dezakete bizirik  soilik, non askotan gure zabor hondakinak janez bizi diren. Usoak, arratoiak, txolarreak eta korbido espezie batzuk dira `animalia autoetxekotu´ hauen adibide.

 

Usoen kasuan, estatua eta eraikinetan kalteak eragiten dituzte, baina hauek egiten duten kaltea eta guk egiten diegunak ez du konparaziorik, urtero harrapatu eta masiboki gasez hiltzen baitituzte udaletxeek. Hau da kexa bizi-estilotzat duen eta denak molestatzen dion gizarteko sektoreari politikoek egiten dioen eskaintza politikoa. Animaliak errespetatzeko ez dirudi nahikoa denik usoa bakearen irudia izateko aukeratu izanak edota adiskidetasunak. Animaliak aldi berean sinbolo eta sarraskitzeko objektu bezala kontsideratzeak animalien irudi eskizofreniko bat dugula iradokitzen du.

 

Arratoiak bezalako ezinikusia sortzen duen hiri-animalia bat aurkitzea zaila da. Orokorrean jende askoren iritziz animalien alde agertzea giza sufrimenduaren aurkako iraintzat hartzen bada, arratoien alde agertzea sendaezinezko desoreka mental  garbi baten seinale dela pentsatzen da. Aldiz, gure aurreiritzi estetikoak alde batera utziz, arratoiak izaki sentikorrak dira, parekatu egiten dira, beraien kumeei titia ematen die, egoera atseginez gozatu eta antikoagulatzaileekin sufritu egiten dute, etengabe sarraskitzen ari den herriko alkateak sufri dezakeen beste. Arratoien kontrako borroka etengabea eta atsedenik gabekoa da. Baina haiek gure bizi-estilo oparoari esker bizi dira eta bankete honetan beraien kuota hartzen utzi behar genieke. Ezagutzera ematen ez diren arren, ba dira gure begi-bistatik aldenduta mantenduko lituzkeen eta agresiboak ez diren erak. Era hauengan interes errealik ez badugu jartzen, animaliei minik ez sortzeko gure ahalmen morala oso zalantzakoa dela onartu beharko dugu.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >