Sarrera arrow Beste batzuk
Beste batzuk Inprimatu E-posta

Gure eguneroko bizitzan animalien erabilerak ez du mugarik. Helburu konkretuekin masiboki erabiltzen diren alor horiez gain (janaria, larrua, denbora-pasa, esperimentazioa) araututa ez dauden beste era asko existitzen dira.

 

Aldarrikatze ekintzetan apeu erakargarri bezala erabiltzen dira animaliak: nekazarien manifestazioetan  behi eta txerriak erabiltzen dira, zaldien bizkarrean pintadak egiten dira, etsai politikoen atariko atean katuak hilik jartzen dira, eta astoetan tentelkeria eta mugaketa mentala errepresentatzen dira.  Besterik gabe, iraingarria da beraientzat (eta guretzat) honelakoetan animaliak ibiltzea. Animaliek ez dute horrelako egoeretako estutasun eta nahasmenik jasan beharrik guk gure bidezko eskubideak aldarrikatzeko.

 arte

Bestalde, animaliek, era guztietako aurkako izaki maltzurrak errepresentatzen dituzte, eta gainera borrokatu beharrekoak hilketa edo torturaren bidez.  Gure arrazionaltasun sakrosantu eta famatua patetikoki gelditzen da zalantzan oilar bati lepoa moztuz batek daki nongo Jaungoikoa lasaituko dugula guztiz sinisten dugunean.   Saguzarrak, apoak, sugeak edo intsektuak zentzugabeki satanizatu ditugu eta honen ondorioz, giza erokeriaraino jazarriak izan dira. Egia esan, izaki normal batzuk besterik ez dira, beraien bizitza eta interesekin, hauen artean interes garrantzitsuena hau delarik: ez sufritzea.

 

Itxuraz kalterik eragiten ez duen publizitateak animaliak torturatzeraino hel daiteke lortu nahi den helburura iristeko asmoz. Gutxi gora beherako iragarki azkarren atzean askotan animalien sufrimenduaz beteriko orduak eta orduak daude. Txakurkume xumeei ez zaie uzten jaten edo lo egiten behar den momentuan eta gogoz egin dezaten, katukiei eta zaldiei errepide hezeetan korrika eginarazten diete edo baita behin eta berriz ikaratzen dituzte nahi den irudia lortzeko. Noski, animalien artean maila baxuenean dauden intsektuez, zizareez edota arratoiez ari bagara, seguruenik hilda bukatuko dute. Publizitatearen glamourrak animalien esplotazioaren atzean itxura iluna ezkutatzen du. 

 

Sexu-erlazioen arloa (eta orokorrean parafiliaren arloa) ere ez da animalien objektu edo baliabide erabileratik at gelditzen. Horiek horrela, zakurrak, zaldiak eta baita zerriak eta aingirak pelikula pornografikoak edo  ikuskizunak zuzenean  grabatzeko erabiltzen dira. Beraiek ez dira gai horrelakoak egiteko  baimen arrazoitu bat emateko. Beraz, adimen-atzerapen larria duten gizakiekin hori egiteko eskubiderik ez dugun antzera, animaliekin ere ez dugu. 

 

Larruaren erabileraz gain, modaren munduak ere animaliez abusatu egiten du, batez ere osagarri estetikoez ari garenean. Ez da zaila ikustea animaliak moda-ibiltokietan modeloekin batera nola aterarazten dituzten ikustea: harrituta eta nahastuta sentitzen diren zakurrak edo beraientzat inguru agresibo batean izugarri ikaratuta agertzen diren katukiak. Bitxikeriak ez du mugarik, eta defentsarik gabe daudenenganako begirunerik ezak ere ez. Ikusi izan ditugu plastiko gardendun bularretakoetan arrainak bizirik sartuta, edota bizirik dauden arratoiak kristalezko zola duten zapata batzuetan.

 

Espresio artistikoak ere ez dio animalien erabilerari uko egiten: hildako gorpu zatituak eta erakusketa aretotik zintzilikatuak, bankuko billetez beteriko terrariumetan sugeak, guakamaioak. Baita hornidura animalien sakrifizio errituala eszenaratua, honek artista zentzudun baten baino sekta sataniko baten itxura gehiago duelarik.

 

Mundu hau animalientzako infernu batekin parekatzen zuen filosofoak gaur egungo mundura ostera bat egiteko aukera balu  bere gogoeta fenomeno horren neurrizko balioztapentzat joko luke.

 
Hurrengoa >